Francesco Borromini: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
t Robota: Aldaketa kosmetikoak
16. lerroa:
| sinadura =
}}
'''Francesco Borromini''', '''Francesco Castelli''' benetako izena, ([[Bissone]], [[1599]]ko [[irailaren 25]]a - [[Erroma]], [[1667]]ko [[abuztuaren 3]]a) suitzar-italiar [[arkitekto]] [[barrokoa]] izan zen. Erroman, Borrominik bere buruaz beste egin zuen<ref>[http://web.comhem.se/~u13117202/suicide.htm comhem.se]</ref>. Bere garaiko "aurkari" nagusiak [[Gian Lorenzo Bernini]] eta [[Pietro da Cortona]] zituen.
 
==Biografia==
Bederatzi urte zituela hasi zen [[eskultura]] lantzen [[Milan]]en. Laster joan zen Erromara, eta han ikasi zituen arkitekturaren hastapenak [[Maderna]]rekin. Done Petri basilikaren eraikuntzan hargina izan zen. Gero [[Gian Lorenzo Bernini|Bernini]]rekin egin zuen lan Barberini jauregia eta DonePetriko [[baldakino]]a eraikitzen (1631-1633). Berak bakarrik egindako lehen eraikuntza San Carlo alle Quattro Fontane eliza izan zen (1634-1639). Aldi hartakoak dira Spada jauregia (1634-1636) eta San Filipe Neri (1637-1642). San Yvo alla Sapienza eliza (1642-1650) Borrominiren obra ausartenetakoa da.
 
[[Inozentzio X.a]]k babesa eman zion; hala, aita santu haren aldian goreneko tokia hartu zuen arkitektoen artean, ordura arte Berninirena izandako lekua, alegia. Hala, Letrango San Joanen berriztapena Borrominik egin zuen, baita Santa Ines eliza ere Navona plazan.
 
Babeslea 1655ean hil zen, baina ondoren beste zenbait lan garrantzitsu egin zituen: Sant´Andrea delle Fratte (1653-1657), San Carlo alle Quattro Fontane elizako aurrealdea (1662-1667), De propaganda Fideko kolegioa (1662-1666).
 
Borromini Italiako [[barroko]]aren irudi gailenetakoa da. Erromako barroko handi, simetriko eta egonkorrari mugimendua eta ustekabeko efektuak ekarri zizkion, indarra baino gehiago graziaren bilaketa hobetsiz. Borrominik arkitekturan ezarritako adierazpen-berrikuntzak [[rococo]]aren ezaugarriak iragartzen ditu. Haren eragina Europara hedatu zen, Austrian eta Alemanian, bereziki.
 
== Lan nabarmenduak ==
39 ⟶ 48 lerroa:
 
== Erreferentziak ==
{{ lur | data=2012/1/9}}
{{Erreferentzia zerrenda}}
 
== Kanpo -loturak ==
{{commons|Francesco Borromini}}
* {{en}} [http://www.columbia.edu/~jc65/opus/opus.int.htm Columbia University: Joseph Connors, ''Francesco Borromini: Opus Architectonicum,'' Milan, 1998]: Introduction to Borromini's own description of the Casa dei Filippini