Afar: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
Eren (eztabaida | ekarpenak)
Orrialde berria: '''Afar''' herria (afarreraz: Qafár, feeraz: ዐፋር ''ʿāfār'', arabieraz: عفار, Amhareraz: አፋር ''āfār''), '''Danakil''' izenez ere ezaguna [[Af...
(Ez dago alderik)

01:08, 9 urtarrila 2012ko berrikusketa

Afar herria (afarreraz: Qafár, feeraz: ዐፋር ʿāfār, arabieraz: عفار, Amhareraz: አፋር āfār), Danakil izenez ere ezaguna Afrikako Adarrean bizi den talde etniko bat da. Afartarren aberria batik bat Etiopiako Afar Eskualdean bizi dira edota iparraldeko Djibutin nahiz eta gutxi batzu Eritrea egoaldean bizi diren.

Historia

Aintzinako historia

Afartarren gizartea erresuma ezberdinetan banatua egon izan da horietako bakoitza Sultan batek gobernatzen zuelarik. [1]

Kontserbatzen den Afar herriaren idatziriko aipamen zaharrena kristo ondorengo 13. mendekoa da Ibn Sa'id idazle arabiarrarena. Ibn Sa'id en arabera afartarrak Suakin-eko portuaren inguruan bizi ziren hegoaldetik Mandeb-eraino edatuz, Zeila inguruan.[2] Noizean behin Etiopiarren izkribuetan aipatzen dira, zaharrenetan Amda Seyon agintariaren aliatu gisa Awash ibaia baino haratago. Afarrak aipatzen dituen urrengo izkribuan Etiopiako Inperioko beste agintari baten lagun dira, Baeda Maryam-enak, kasu hontan heuren bizilagun ziern Dobe'a-tarren aurkako kanpainan.[3]

Somali herriarekin eta beste zenbait tribu islamdarrekin batera afar herria ertaroko Adaldar Sultanerriarekin erlazionatzen da zeinak Afrikako Adarreko portzio handi bat kontrolatzen zuen.

Aussa Sultanerri

 
Aussa Sultanerri-aren ikurrina

Aussa Sultanerria, Afar Sultanerri izenez ere ezagutua, Aussako Imamatoaren ondorengoa izan zen. Aurreko instituzio hau 1577an sortu zen, urte horretan Muhammed Jasa-k hiriburua Harar-etik Aussa-ra mugitu baitzuen Adaleko Sultanerria bitan banatuz Aussa eta Harari hiri-estatuen artean. 1672. urteaz geroztik, sultanerriaren gainbehera izan zen guztiz desagertuz Umar Din bin Adam-en tronuratzearekin batera. [4] Zenbait urteren hostean Kedafu-k sultanerria berezarri zuen 1734. urtean ondorenean Mudaito Dinastiak agindu zuelarik. [5] Sultanaren ikur nabarmenena zilarrezko aginte-makil bat zen, zeinari ahalmen magikoak egozten zitzaizkion. [6]

Afar Liberazio Frontea

Alimirah Hanfadhe Afarreko Sultanak antolaturiko arrakastarik gabeko matxinada baten ostean 1975. urtean Afar Liberazio Frontea sortu zen Afar herriaren interesen defentsarako. Handik gutxira Hanfadhe Sultana Saudi Arabiara herbesteratzera behartua izan zen. Ondoren Etiopian gobernatu zuten Derg erregimeneko komunistek Assabeko Eskualde Autonomoa sortu zuten (gaur egun Aseb izenekoa eta Eritrean dagoena). Autonomi hau izan arren Afarrek asaldaturik jarraitu zuten 1990eko amarkadaren hasierararte. Djibutin antzeko mugimenduak egon ziren 1980eko amarkadan 1991. urtean Afar Matxinada izan zelarik. Urte hartan Derg erregimena amaitu zen eta Hanfadhe Sultana atzerritik itzuli zen.

  1. Matt Phillips, Jean-Bernard Carillet, Lonely Planet Ethiopia and Eritrea, (Lonely Planet: 2006), p.301.
  2. Richard Pankhurst, The Ethiopian Borderlands (Lawrenceville: Red Sea Press, 1997), p. 60
  3. Pankhurst, Borderlands, pp. 61-67, 106f.
  4. Abir, p. 23 n.1.
  5. Abir, pp. 23-26.
  6. Trimingham, p. 262.