Xabier Irala: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
t Robota: Aldaketa kosmetikoak
23. lerroa:
[[1947]]an [[New York]] hirian jaio zen, garai hartan [[Eusko Jaurlaritza]]ko [[Jose Antonio Agirre|Agirre]] [[Lehendakaria]]ren idazkaria zen bere aita, [[Aiton Irala]], erbestean baitzegoen. Batxilergoa [[Frantzia]]n ikasi zuen eta ondoren ikasketak [[Manila]]ko [[La Salle unibertsitatea]]n burutu zituen. Bere lehenbiziko lanbidea [[General Electric]] enpresarako itzultzaile izatea izan zen, beranduago General Electric France ordezkaritzako presidente ordea izatera iritsi zelarik, honek bere [[Ipar Euskal Herria|Ipar Euskal Herrirako]] atxikimendua sendotu zuen. Gero [[1990]]. urterarte General Electric enpresako [[portugal]]dar eta [[Erresuma Batua|britainiar]] filialetan lan egin zuen, urte horretan [[Lapurdi]]ko [[Ainhoa]] udalerrian kokatu zelarik. [[Asea Brown Boveri|ABB]]-Espainia enpresako exekutibako presidente orde izendatu zuten.
 
[[1996]]an orduko [[Espainia]]ko presidentea zen [[José María Aznar]]rek [[Iberia (enpresa)|IberiaIberiako]]ko presidente izendatu zuen, bertan zegoela konpainia horretako [[pribatizazio]] prozesua bultzatuarazi zuen.
 
[[2003]]tik aurrera [[Bilbao Bizkaia Kutxa]] ren (BBK) presidentea izan zen, eta postu horretatik behin saiatu zen Kutxa eta Vitalekin batera Bizkaiko kutxa batzea eta azkenik Kutxarekin bakarrik, bietan kale eginez.
 
[[2009]]. urtetik aurrera, [[osasun]] arazoak zirela medio, banketxe enpresatik erretiratuko zela iragarri zuen.<ref>[http://www.euskalkultura.com/noticias/xabier-de-irala-vasco-nacido-en-nueva-york-educado-en-francia-y-filipinas?language_sync=1 Xabier Iralari buruzko artikulua ''Euskalcultura.com.'' webgunean]</ref>