Viriato: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
t Robota: Testu aldaketa automatikoa (-batetan +batean)
t Robota: Aldaketa kosmetikoak
15. lerroa:
[[K. a. III. mendea]]n Erromak Hispaniaren konkista hasi zuen, [[Bigarren Gerra Puniko]]an, Senatuak [[Italia]]n zegoen [[Hanibal]]i honen aliatuek tropa laguntzaileak bidaltzea eragozteko armada bat bidali zuenean. Konkistak 200 urte iraun zuen, eta [[Lusitaniar Gerra]] konkista honetako gerren artean hobekien dokumentaturikoetako bat da.
 
[[Servio Sulpizio Galba (kontsula)|Servio Sulpizio GalbaGalbak]]k zuzentzen zuen armada [[K. a. 150]] inguruan, eta lusitaniar erresistentziaren hondarrak eraso zituen. Lusitaniarrek enbaxada bat bidali zuten, euren lurrak suntsituak izango zirela beldur baitziren. Erromatar soldaduek sekulako sarraskia egin zuten lusitaniarrekin, baina Viriatok ihes egitea lortu zuen.
 
Hiru urtetan zehar lusitaniarrek defentsan borrokatu zuten erromatarren eraso batean [[Gaio Vetilio]]k [[K. a. 147]]an [[Turdetania]]n inguratu zituen arte. Setioak iraun zuen denboran Viriato izan zen lusitaniarren lider bezala aukeratua.
47. lerroa:
Akordioa akordio, erromatarrek Viriato behin betiko gainetik kentzea nahi zuten, eta horretarako, [[K. a. 138]]an [[Audax]], [[Ditalkos]] eta [[Minuros]] [[osuna]]rrak erosi zituzten Viriato hil zezaten. Euren kanpamendura itzultzean, lotan ari zen bitartean hil zuten. Gero erromatar kanpamendura itzuli ziren ordainsaria kobratzera, baina Servilianoren anaia eta kontsul bezala oinordekoa zen [[Kinto Servilio Zepion]]ek honako hitz hauekin ukatu zien dirusaria: "Roma traditoribus non praemiat", hau da, "Erromak ez die traidoreei ordaintzen". Esaldi ospetsu hau beharbada askoz beranduagoko asmakuntza bat izan daitekeen arren, ondo baino hobeto hartzen du bertsio tradizionalaren sentipena, [[Apiano]], [[Eutropio]], [[Orosio]] eta Suidasen bidez ezagutzen duguna, erromatarrek buruzagi bat bere soldadu propien esku hiltzea sekula onartu ez zutela erantzun zutela defendatzen dutenak. Dena dela, litekeena da bertsio hau gertaturiko gertaeren ondorengo garai urrun batean eman izana halako ekintzen arduradunak izatea ematen zien lotsa ezkutatzeko.
 
Hil ondoren, armadaren partetik hileta bikain bat jaso zuen, bere herkideen artean bere izaerak izan zuen eraginaren ondorio, bere agindupean ez baitzen barne krisirik eragin zezakeen matxinada edo eztabaidarik. Tradizioak dioenez, Viriatoren hondakinak [[Cuenca]]ra eramanak izan ziren, non [[Ciudad Encantada|Hiri SorginduSorginduko]]ko Tormo Garaian erraustua izan zen. Honen ondoren, bere errautsak bere emaztearenekin nahastuak izan ziren eta Martzialek mendian sakabanatuak. Beste elezahar batek Viriato [[Badajozko probintzia]]ko [[Azuaga]] herrian erraustua izan zela dio, bere errautsak herriko gaztelupean daudelarik, Viriatoren begiralekua deritzona.
 
Viriatoren ordezkoa iza zen [[Tautalo]] bakea sinatzera behartu zuten. Azkenik, [[Marko Popilio Laenas]] kontsulak lusitaniarrei, gerra luzearen arrazoia izan ziren lurrak eman zizkien. Alabaina, erabateko baketzea soilik [[Augusto]]ren garaian lortu zen.