Victor Luis Gaminde: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
 
t Robota: Aldaketa kosmetikoak
1. lerroa:
'''Victor Luis Gaminde''' Bizkaiko politikari [[liberal]]a ([[Bilbo]], [[1814]] - ?). [[Ingalaterra]]n egin zituen ikasketak. 1820-1823 urteetako saio liberaletan parte hartu zuen. [[Absolutismo]]aren garaian, erbestera jo, eta atzerrian egon behar izan zuen, 1831. urtea arte. Karlistek atxilotu zuten [[Lehen Karlistada]] hasi zenean (1833), baina ihes egitea lortu zuen. Gerra amaitu ondoren (1841), ''Vizcaíno Originario'' egunkaria sortu zuen, ''Vascongado'' egunkari foruzaleari aurre egitearren. Garai hartan erdaratu zuen John Francis Bacon merkatari ingelesaren ''Six years in Biscay'' liburua. Bilbo Esparteroren aurka altxatu zenean, Zurbano jeneralak gogor zapaldu zituen matxinatuak, eta Diputazioko idazkari egin zuten Gaminde, Zurbano jeneralaren uste oneko gizona baitzen. Hiru urte geroago, moderatuek aginpidea lortu zutenean (1844), atzerrira joan behar izan zuen. Amnistia baten ondorioz itzuli zenean, Begoñako udaleko idazkari izan zen. Harena da ''Impugnación al proyecto llamado Arreglo de los fueros de las provincias vascongadas, presentado por la Comisión del Gobierno a los de las mismas provincias'' obra (1852).
== Erreferentziak ==
{{ lur | data=2011/12/27}}
 
[[Kategoria:Bizkaiko politikariak]]
[[Kategoria:Liberalak]]
[[Kategoria:bilbotarrakBilbotarrak]]
[[Kategoria:1814ko jaiotzak]]
== Erreferentziak ==
{{ lur | data=2011/12/27}}