Document Object Model: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
MystBot (eztabaida | ekarpenak)
t r2.7.1) (robota Erantsia: ar:مستند نموذج الكائن
t Robota: Testu aldaketa automatikoa (-2004eko +2004ko)
5. lerroa:
DOM-a [[Netscape]] 2.0 nabigatzailean agertu zen lehen aldiz. Gerora, Netscape 4.0-k gailu-gertaerak antzemateko aukera gehitu zuen. [[Microsoft]]-aren nabigatzailea, [[Internet Explorer]], bere 3. bertsioan hasi zen lehenengo DOM-aren ezaugarriak erabiltzen.
 
1998ko urrian, eta nabigatzaileen arteko ezberdintasunak zirela eta, W3C-ek “''DOM Level 1''” zehaztapena argitaratu zuen, HTML eta XML dokumentuen elementu guztien ezaugarriak eta aldatzeko moduak ezartzeko. 2000ko azaroan “''DOM Level 2''” argitaratu zuen W3Ck, non CSS orriekin interakzioak ezartzen ziren. 2004eko2004ko apirilean “''Dom Level 3''” sortu zuen, DTD eta dokumentuen balioztatzea erabiliz.
 
Nahiz eta W3Ck DOM eredu estandarra ezarri, nabigatzaile askok (Internet Explorer-ek batez ere) eredu honentzako gehigarriak sortu dituzte, bateragarritasun arazoak sortuz. Arazo hauek larriak izan ziren Netscape Navigator eta Microsoft Internet Explorer-en arteko gudan, non, askotan, web garatzaileek bertsio desberdinak sortu behar izaten zituzten nabigatzaile hauentzako. Azken urtetan, dena den, bateragarritasuna eta estandarrak betetzeko premia areagotu da, eta gaur egungo nabigatzaile gehienek ([[Firefox]], [[Opera]], [[Safari]], [[Konqueror]], etab.) W3C-k ezarritako DOM arauak betetzen dituzte. Hala ere, Microsoft Internet Explorer-ek (merkatuan nagusia den nabigatzailea, [[Windows]] sistema eragilean txertatuta baitago), bere azken bertsioetan, gehigarri propioak erabiltzen jarraitzen du.