Bauhaus: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
t Robota: Aldaketa kosmetikoak
24. lerroa:
 
Europa guztiko [[abangoardia]]ko artistak lotu zitzaizkion proiektuari, eta itzal handiko arkitekto, eskultore eta pintoreak aritu ziren Bauhausen irakasle: Johannes Itten, Lyonel Feininger, Adolf Meyer, Oskar Schlemmer, Vasily Kandinski, Laszlo Moholy-Nagy eta Paul Klee, besteak beste, Josef Albers eta Marcel Breuerez gainera, eskolan bertan ikasitakoak biak. Ikastaroak hiru urte eta sei hilabeteko iraupena zuen. Materialen gaitasunei eta lantze prozesuen ezaugarriei buruzko irakaspenei eta esperimentazioei sinbologia formalari buruzko ikasgaiak (ikuspena, irudikapena, konposizioa) gehitu zitzaizkien, alor desberdinetako esperimentazioak modu organiko batez sintesi batera ekartzeko, zeinaren azken buruko adierazpenak -hots, arkitekturak- arazo estrukturalak eta apaingarriak konpondu beharko zituen.
[[Fitxategi:Bauhaus Chair Breuer.png|thumb|left|200px|BauhausWassily aulkia, baita ere B3 aulkia, [[Marcel Breuer]] arkitektoarena.]]
 
Eskolak bere lanak erakusketa, hitzaldi, ikuskizun, liburu eta manifestuen bidez zabaltzeko era berritzaileak akademia ingurunearen eta Weimarreko [[burgesia]]ren etsaitasuna piztu zuen berehala. 1925ean [[boltxevismo]]z akusatu zuten eta [[Dessau]]ra aldatu behar izan zuen Bauhausek. Walter Gropiusek, bere lantegiko beste irakasle eta ikasleen laguntzarekin, bere egitarauaren estandar analitikoen neurrira ebakitako eraikin bat egiteko aukera izan zuen horrela, funtzioen arabera hiru multzo nagusitan banaturik eraikina: lantegiak, ikasleen etxebizitzak eta ikasgelak, eta, agintariek hala eskatuta, Dessauko institutu teknikoko ikasgelak.