Tupac Amaru II.a: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
t r2.7.1) (robota Erantsia: fa:توپاک آمارو دوم
t Robota: Aldaketa kosmetikoak
3. lerroa:
'''José Gabriel Condorcanqui Noguera''' ([[Tinta barrutia|Tinta]], [[Peru]], [[1738]]ko [[martxoaren 19]]a - [[Cuzco]], [[1781]]eko [[maiatzaren 18]]a), "Tupac Amaru II.a" bezala ezagutua, [[XVIII. mendea]]n [[Amerika]]n [[kolonialismo]]aren aurka eman zen [[matxinada]] indigena handienaren burua izan zen.
 
Surimana, Tungasuca eta Pampamarcako jauntxo diruduna zen, eta merkataritzan aritzen zen. Jatorri mestizoa zeukan, ''Sapa Inka'' [[Tupac Amaru I|Tupac Amaru lehenaren]] eta kreolen odola baitzeraman. 12 urte izan arte Antonio Lopez de Sosa apaiz kreolak hezi zuen, eta ondoren San Francisco de Borja eskolan kreolenganako begikotasuna erakutsi zuen, [[latin]]a menderatuz eta hispaniar erako jantzi finak erabiliz. Dena den, gerora [[inka]] nobleak bezala jantzi zen eta elizak eskumikatua izan zen.
 
Indigena eta independentziaren aldeko mugimendu handiena zuzendu zuen [[Peruko Erregeordetza]]n. Amerika osorako askatasuna eskatzen lehena izan zen, bai [[Espainia]] eta bai bere erregearengatikan, banaketa politikoaz gain indigenak esplotatzeko hainbat modu desagerrarazteko (mehatzetako mitak, merkantzien banaketak...). Gainera, arraza beltzeko pertsonen esklabotza deuseztea eskatzen lehena izan zen ([[1780]]ko [[azaroaren 16]]an). Berak sortutako mugimenduaren ondorioz koloniako agintariek indigena nobleen klaseak deuseztu zituzten hala nola beraien aurkako errepresioa handitu, berriz ere horrelako mugimendu bat sortuko zenaren beldur baitziren.
20. lerroa:
== Ikus, ere ==
 
* [[Tupac Amaru I]]
* [[Tupac Katari]]
 
{{DEFAULTSORT:Tupac Amaru II}}