Tortura: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
ZéroBot (eztabaida | ekarpenak)
t r2.7.1) (robota Erantsia: sr:Tortura
t Robota: Aldaketa kosmetikoak
10. lerroa:
 
== Tortura Euskal Herrian ==
[[Euskal Herria|Euskal Herriko]] testuinguru gatazkatsuaren barnean, tortura kasuak ugariak izan dira [[Espainiako Trantsizio Demokratikoa|trantsizio]] garaiaz geroztik. [[1980ko hamarkada]]n, euskal [[gizarte]]an oihartzun handia izan zuten tortura kasu andana gertatu zen, [[Euskadi Ta Askatasuna|ETAETAren]]ren eta [[Komando Autonomo Antikapitalistak|Komando Autonomoetako]] kideen edo ustezko kideen aurka, besteak beste. [[Mikel Zabaltza]] gazte [[Orbaitzeta|orbaiztarraren]] kasua ezaguna izan zen, [[Guardia Zibila]]k atxilotu ondoren, hilda agertu baitzen [[Bidasoa]] ibaian, eskuak eskuburdinez lotuta zituela. Polizien arabera ihes egin bazuen ere, aurrerago torturaren ondorioz hil zutela jakin zen, Zabaltzak biriketan zuen [[ura]] zela eta, besteren artean<ref>[http://www.elpais.com/articulo/espana/ZABALZA/_MIKEL/ETA/analisis/agua/contenian/pulmones/Zabalza/ratifica/murio/ahogado/Bidasoa/elpepiesp/19860109elpepinac_6/Tes/ El análisis del agua que contenían los pulmones de Zabalza ratifica que murió ahogado en el Bidasoa] ''El País'', 1986ko urtarrilaren 9a </ref><ref>[http://www.elpais.com/articulo/espana/ZABALZA/_MIKEL/ESPANA/GRUPOS_ANTITERRORISTAS_DE_LIBERACION_/GAL/LUCHA_ANTITERRORISTA-GUERRA_SUCIA/CASO_MIKEL_ZABALZA/gran/amanador/caso/Zabaltza/elpepiesp/19960513elpepinac_22/Tes?print=1 ''Extraña muerte en el Bidasoa. El gran amañador en el 'caso Zabaltza'''] ''El País'', 1996ko maiatzaren 13a </ref><ref>[http://www.elmundo.es/1997/04/15/espana/15N0023.html ''Un informe del Cesid confirma que Zabalza murió en Intxaurrondo''] ''El Mundo'', 1997ko apirilaren 15a</ref>.
 
[[1981]]eko [[otsailaren 13]]an [[Joxe Arregi Izagirre]] etakidea hil zen [[Madril]]go ([[Espainia]]) ospitale batean, jasotako torturen ondorioz<ref>[http://www.elpais.com/articulo/espana/ARREGUI_IZAGUIRRE/_JOSe_/ETA_MILITAR/ETA/informe/forense/reconoce/Jose/Arregui/fue/torturado/elpepiesp/19810217elpepinac_4/Tes/ ''El informe forense reconoce que José Arregui fue torturado''] ''El País'', 1981eko otsailaren 17a</ref>. Hiltzear zegoela, ''Oso latza izan da'' esaldi ezaguna esan zien gela berean zeuden [[PCE (r)]]-ko bi kideri. Haren omenez, torturaren aurkako Euskal Herriko kolektibo batzuek ''Torturaren aurkako egun''tzat dute [[otsailaren 13]]a<ref>[http://lahaine.org/index.php?blog=4&p=12489 ''13 de Febrero, dia contra la tortura en Euskal Herria, Aniversario del asesinato de Joxe Arregi''] 2006ko otsailaren 10a</ref>.
 
[[1980ko hamarkada]]tik aurrera, [[Euskadi Ta Askatasuna|ETAETAri]]ri aurre egiteko asmoa azalduz, atxilotuen inkomunikazioa ahalbidetzen duen legea dago indarrean Espainian, ''Lege antiterrorista'' gisa ezagutzen dena. Horren arabera, "[[terrorismo]]" gaiekin lotutako atxilotuak bost egunez egon daitezke poliziaren eskuetan, epailearen aurretik pasa arte<ref>[http://www.hrw.org/spanish/informes/2005/spain0105/5.htm ''Medidas antiterroristas en España''] Human Rights Watch, 2004ko urtarrila</ref>. Lege hau nazioarteko hainbat erakundek salatu dute hainbatetan, "tortura errazten duelako"<ref>[http://www.elpais.com/articulo/espana/ESPAnA/AMNISTiA_INTERNACIONAL_/AI/LEY_ANTITERRORISTA/Amnistia/Internacional/denuncia/ley/antiterrorista/elpepiesp/19821215elpepinac_8/Tes/ ''Amnistía Internacional denuncia la ley antiterrorista''] ''El País'', 1982ko abenduaren 15a</ref><ref>[http://www.nodo50.org/tortura/informes/onu/INFORMERELATORTHEOVANBOVEN6.02.04.htm NBEko errelatoraren txostena] 2004ko otsailaren 6a</ref>. Inkomunikazio egoera hori egun gehiagotara luza dezake epaileak, espetxean modu horretara egoteko. Lege hori, ETAko ustezko kide edo laguntzaileez gain, [[ezker abertzale]]ko edota beste sektore batzuetako lagunei (''[[Egunkaria]]'' egunkariko langile eta buru batzuei, esaterako) ezarri zaie Euskal Herrian.
 
[[1990eko hamarkada|1990eko]] eta [[2000ko hamarkada]]n ere tortura kasuak izan ziren, batzuk besteak baino ezagunagoak. Ezagunen artan, Unai Romano [[gasteiz]]tarraren kasua dago<ref>[http:///lahaine.org/paisvasco/unai.htm Unai Romanoren tortura salaketa] </ref>. Hedabideetan Romanoren aurpegia erabat ubeldua erakusten zuten argazki batzuk erakutsi ziren. Epaitegiek, beste batzuetan gertatu bezala, salaketa atzera bota zuten eta Romanoren aurka ekin zuten. [[Martxelo Otamendi]] ''[[Berria]]''ko zuzendariaren kasua ere aipagarria da<ref>[http://www.egunkaria.info/?p=6 Martxelo Otamendiren tortura salaketa]</ref>. Kasu honetan, Otamendi inkomunikazio egoeratik etera berria zegoela, ETBko kameren aurrean salatu zuen [[Goardia Zibila]]k torturatu zuela. Espainiako estatuak bere tortura salaketa ikertzen ez zuela-eta, Otamendik Europako Giza Eskubideen epaitegira jo zuen<ref>[http://paperekoa.berria.info/harian/2008-09-14/008/006/.htm Otamendik Espainia Europan salatu du, jasotako torturak ez ikertzeagatik,] ''Berria'', 2008ko irailaren 14a</ref>.