Tesalonika: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
t r2.5.4) (robota Erantsia: fo:Thessaloniki, hy:Սալոնիկ Aldatua: cu:Ѳєссалонїка
t Robota: Aldaketa kosmetikoak
33. lerroa:
Greziako iparraldeko merkataritza, kultura eta [[industria]]ren gune nagusia da; janari-industria, [[tabako]]gintza, [[destilategi]]ak, [[ehungintza]], [[petrolio]]-findegiak, [[industria kimikoa]], tresneria mekanikoa, [[ontziola]]k eta eraikuntzarako gaiak dira industria nagusiak, eta merkataritza-harreman estuak ditu [[Serbia]] eta [[Montenegro]]rekin. Turismoak ere garrantzi handia du hiriko ekonomian. Garai askotako monumentuak gorde dira. Aipagarriak dira, besteak beste, [[303]]. urteko [[Galerioren atea]] eta bizantziarren garaiko eliza eta tenpluak.
 
== Historia ==
[[K. a. 316]]. urtean sortu zuen [[Kasandro]]k, eta, erromatarren garaian, [[Justiniano]]ren agintaldian batez ere, oparotasun handia izan zuen. [[390]]an, [[Teodosio I.a]]ren aginduz, suntsitu eta biztanleak hil egin zituzten. [[Eslaviar]]rek maiz eraso zioten, eta [[1204]]-[[1224]]. urteetan izen bereko erreinuko hiriburua izan zen. [[1246]]. urtean bizantziarrek konkistatu zuten, eta [[1430]]ean turkiarrek (azken horiek eman zioten ''Salonika'' izena). [[1492]]an [[Iberiar]] penintsulatik joandako 20.000 [[judu]] kokatu ziren hirian. [[1913]]an Greziako hiri bihurtu zen, eta, [[Bigarren Mundu Gerra]] amaitu ondoren, ''Tesalonika'' izena hartu zuen berriro. [[Lehen Mundu Gerra]]n [[Mazedonia]]n borrokatzen ziren soldadu aliatuak hornitzeko erabili zen Tesalonikako portua. [[1917]]. urtean sute handi batek suntsitu egin zuen hiriaren behealdea. [[1941]]ean alemaniarrek inbaditu zuten.