Tegea: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
t r2.7.1) (robota Erantsia: pt:Tégea
t Robota: Aldaketa kosmetikoak
2. lerroa:
'''Tegea''' ([[greziera]]z Τεγέα) [[Antzinako Grezia]]n [[Arkadia]]ko hiririk garrantzitsuena izan zen. Herrialdearen hegoekialdean zegoen, bere lurraldea '''Tegeatida''' deitzen zen eta [[Zinuria]] eta [[Argolida]]rekin muga egiten zuen ekialdean, [[Lakonia]]rekin hegoaldean, [[Menalia]]rekin mendebaldean eta [[Mantinea]]rekin iparraldean.
 
[[Pausanias (geografoa)|PausaniasPausaniasek]]ek Gareatae (Gareatai), Filaceis (Fulakeis), Cariatas (Karuatai), Coriteis (Koruteis), Potakidas (Potachidai), Oeatae (Oiatai), Mantireis (Mantureis) eta Ekeuetheis (Echeuetheis) izan zirela dioen zortzi hiri txikiren elkartzetik sortu zen, zortzi hauei, ondoren Afeidantes batu zitzaielarik, Afeidas errege mitikoaren garaian. Tegeatarrak lau tribu edo phulaitan banatuak zeuden: Klareotis (edo Kraiotis), Hippothoitis, Apolloneatis eta Athoneatis (edo Athaneatis), bakoitza bere hiritarrekin eta beste hiri batzuetako hiritar edo [[metoikoi]]rekin. Beste errege mitiko bat [[Ekemo]] izan zen, [[Iliada]]n aipatzen dena.
 
Tegeatarrek espartarren aurka borrokatu zuten hauek Arkadia hartzen saiatu zirenean. Gerretako batean, [[Karilao]] erregeak herrialdea inbaditu zuen [[orakulu]] batek garaiena iragarri ondoren, baina garaitua eta bere gizonekin batera preso hartua izan zen. Beste gerra bat Leonidas eta [[Agesikles]] erregeen garaian gertatu zen, eta espartarrak berriz garaituak izan ziren. Baina Anaxandridas II.a]] erregearekin espartarrek tegeatarrak garaitu zituzten, eta [[Esparta]]ren nagusitasuna onartzera behartu zituzten ([[K. a. 560]] inguruan), eta independente mantendu zen arren, bere armadak Espartaren zerbitzura egon behar izan zuen. [[Mediar Gerrak|Mediar GerraGerratan]]tan parte hartu zuten, eta 500 tegeatarrek borrokatu zuten [[Termopiletako gudua]]n eta 3000k [[Plateako gudua]]n. Garai honetan Tegeak hogei mila biztanle libreko biztanleria zuen.
 
Pertsiarren aurkako gerraren ondoren, Tegea Espartaren aurka borrokan hasi zen, agian erabateko independentzia berreskuratzeko (bi gerra [[K. a. 479]] eta [[K. a. 464]] bitartean), baina bi aldiz garaituak izan ziren, lehenean bere aliatu ziren argostarrekin batera eta bigarrenan beste arkadiarrekin (Mantinea izan ezik) Dipaeako guduan.
 
Garai honetan Tegea hiriko [[Atenea Alea]]ren tenplua ezaguna izan zen, erbesteratutako espartarren babeslekua, [[Hegesistrato]], [[Leotikidas]] eta [[Pausanias Espartakoa]] erregeak kasu. Tenplu hau [[K. a. 394]]an suntsitua izan zen, eta [[Eskopas]]ek handiago bat eraiki zuen.
16. lerroa:
Handik denbora batera [[Etoliar Liga]]n sartu zen, baina urte gutxiz, [[Kleomenes III.a]] Espartako errege bihurtu zen arte, eta orduan, Esparta, Tegea, [[Orkomeno]] eta Mantinea aliatu ziren eta horrek [[Akaiar Liga]]ren aurkako gerrara eraman zuen, [[Kleomenesen gerra]] deituua izan zena. Tegea [[Antigono Doson]]ek okupatu zuen, akaziarren aliatua eta Akaiar Ligara gehitua [[K. a. 222]]an.
 
[[K. a. 218]]an Espartako tiranoa zen [[Likurgo (erregea)|LikurgoLikurgok]]k Tegea eraso zuen, [[akropoli]]a izan ezik erabat domeinatu zuena. Ondoren [[Makanidas]] tiranoaren eskuetara pasa zen, baina akaiarrek berreskuratu zuten tiranoak [[Filopemen]]en aurka galdu ondoren.
 
Ondoren, populatua jarraitu zuen Arkadiako hiri bakarra izan zen, eta hala jarraitzen zuen [[Estrabon]]en garaian. [[Alariko]]k suntsitu zuen [[IV. mendea]]ren amaieran.