Surrealismo: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
t r2.7.1) (robota Erantsia: li:Surrealisme, pnb:سریلزم
t Robota: Aldaketa kosmetikoak
14. lerroa:
 
eta urte hartan bertan sortu ziren ''Bureau de recherches surréalistes'' ''(Ikerketa surrealisten bulegoa)'' eta ''La révolution surréaliste'' ''(Iraultza surrealista)'' aldizkaria, lehenengo alean suizidioari buruzko inkesta bat plazaratu zuena. Bizitza aldatu nahiak jarrera politikoak hartzera eraman zituen surrealistak; hala, 1925ean gutunak idatzi zizkieten [[Paul Claudel]] idazleari, Aita Santuari eta Dalai-Lamari; espetxeak irekitzea eta gudarostea desegitea eskatu zuten, eta [[Rifeko gerra]]ren aurka jardun zuten. Orduan hasi zituzten harremanak komunistekin eta orduantxe hasi ziren baita ere taldekoen arteko liskarrak: batzuek beren iraultza nahiaren ondoriotzat jotzen zuten militantzia [[komunista]] eta besteek surrealismoa arte sorkuntzari bakarrik zegokiola uste zuten. 1929an Bretonek ''Bigarren Manifestu Surrealista'' argitaratu zuen eta harekin bat ez zetozen kide asko mugimendutik kanpora bota zituen: Artaud, Desnos, Vitrac, Picabia, Queneau, Prévert, Bataille. ''"La Révolution surréaliste"'' izeneko aldizkaria argitaratu zuten [[1924]]tik [[1929]] arte, guztira 12 zenbaki idatziz. 1930ean surrealisten aldizkari berria argitaratu zen, ''Le surréalisme au service de la révolution'' ''(Surrealismoa iraultzaren zerbitzuan); Aragon, Eluard, Péret eta Breton alderdi komunistan sartu ziren, baina 1933ean Breton eta Eluard alderditik bota zituzten. Gerora, Bretonek [[estalinismo]]a gaitzetsi eta harremanak izan zituen Trotskirekin. Aipatzekoa da, bestela, ''London International Surrealist Exhibition'' delakoa, [[1936]]an eta [[London]]en egindako erakusketa.
1938an nazioarteko erakusketa surrealista egin zen Parisen. Bigarren Mundu Gerrak surrealistak sakabanatu zituen eta surrealismoak behera egin zuen. Surrealismoaren eragina nabarmena da mendebaleko kulturan eta artearen alor guztietan. Surrealismoa pinturan, literaturan eta zineman gauzatu zen batez ere. Pintura estilo jakin bat ez denez, pintore espresionistak, abstraktuak, errealistak, klasizistak bildu zituen, XX. mendeko margolari surrealista garrantzitsuenak: [[Hans Arp]], [[Salvador Dali]], [[Marcel Duchamp]], [[Max Ernst]], [[Paul Klee]], [[René Magritte]], [[Joan Miró]], [[Francis Picabia]], [[Pablo Picasso]], [[Man Ray]], [[Yves Tanguy]]. Idazle surrealisten artean hauek dira aipagarrienak: [[Louis Aragon]], [[Antonin Artaud]], [[Georges Bataille]], [[André Breton]], [[René Char]], [[Paul Eluard]], [[Benjamin Péret]], [[Philippe Soupault]]. [[Luis Buñuel]], [[Salvador Dalí]], [[Jean Cocteau]], [[Germaine Dulac]], [[Jean Epstein]] eta [[Man Ray ]] zinemagileak ere joera hauen jarraitzaile izan ziren.
 
== Filmak ==
31. lerroa:
== Kanpo loturak ==
* {{en}}[http://www.tcf.ua.edu/Classes/Jbutler/T340/F98/SurrealistManifesto.htm Manifestu surrealista (on-line)]
== Erreferentziak ==
{{ lur | data=2011/12/26}}
 
[[Kategoria:Arte mugimenduak]]
38 ⟶ 40 lerroa:
[[Kategoria:Frantziako kultura]]
[[Kategoria:Paris]]
 
== Erreferentziak ==
{{ lur | data=2011/12/26}}
 
[[als:Surrealismus]]