Steen Eiler Rasmussen: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
 
t Robota: Aldaketa kosmetikoak
2. lerroa:
'''Steen Eiler Rasmussen''' ([[Kopenhage]], [[Danimarka]], [[1898]]ko [[urtarrilaren 9]]a - [[Kopenhage]], [[1990]]ko [[ekainaren 19]]a) [[Danimarka|daniar]] arkitektoa izan zen.
 
== Biogafia ==
Hogei urte zituela, ikaskide batekin elkartuta, [[hirigintza]]ko hiru lehiaketa irabazi zituen. Handik hiru urtera, Danimarkako Arte Ederretako Errege Akademiako batzordeko kide bihurtu zen; garai horretan, bestalde, [[Italia]]n eta [[Txina]]n barrena bidaiatu zuen. Bidaia horietatik itzuli zenean, hirigintzako aulkia sortu zuen Errege Akademian. [[Familia bakarreko etxebizitza|Familia bakarreko etxebizitzen]] ikerketan aritu zen, batez ere, Rasmussen, [[Londres]]en 1927an egin zuen egonaldi baten ondoren. Kezka horren ondorioz, 1934an lan bat idatzi zuen: ''London, the Unique City'' ("Londres, hiri berezia"). Lan horretan Rasmussenek [[hiri sakabanatu]] horren merituak deskribatzen ditu, eta hiri ideal gisa aurkezten du. Hala, Rasmussenek Europa kontinentaleko hirien kontra egiten zuen, [[Paris]]en kontra, batez ere.
 
Arkitekto gisa [[klasizismo]]a, [[funtzionalismo]]a eta [[modernismo]]a landu zituen, hurrenez hurren. Balio humanistak, erosotasuna, intimitatea nabarmentzen zituen, haren iritziz etxebizitzak bertan biziko direnen arabera eraiki behar baitira, eta ez, hortaz, kanpotik begiratzeko. 1938. urtetik aurrera, irakasle gisa lan egin zuen. Hala ere, ospetsu egin zen idazle gisa eta eskema ezagun baten egile gisa: bost behatzeko plana Kopenhage handitzeko (1948). 1932tik 1938ra bitartean, Kopenhageko hirigintzako bulegoko kide izan zen, eta garai horretan proposatu zen, hain zuzen, hiria bost ardatzen arabera zabaltzea. 1949an "Hiriak eta arkitektura" lana argitaratu zuen, argitasun pedagogiko handikoa.
== Erreferentziak ==
{{ lur | data=2011/12/26}}
 
[[Kategoria:1990eko_heriotzak1990eko heriotzak]]
[[Kategoria:Danimarkako_idazleakDanimarkako idazleak]]
[[Kategoria:1898ko_jaiotzak1898ko jaiotzak]]
 
[[da:Steen Eiler Rasmussen]]
[[en:Steen Eiler Rasmussen]]
[[fr:Steen Eiler Rasmussen]]
[[da:Steen_Eiler_Rasmussen]]
[[it:Steen Eiler Rasmussen]]
[[fr:Steen_Eiler_Rasmussen]]
[[sv:Steen Eiler Rasmussen]]
[[it:Steen_Eiler_Rasmussen]]
[[sv:Steen_Eiler_Rasmussen]]
== Erreferentziak ==
{{ lur | data=2011/12/26}}