Sri Lanka: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
t Robota: Testu aldaketa automatikoa (-Bataz besteko +Batez besteko)
t Robota: Aldaketa kosmetikoak
52. lerroa:
== Klima ==
 
Bertako [[klima]] [[klima tropikal|tropikal]] hezea da. Batez besteko tenperaturak 16 °C (Nuwara Eliya, erdialdean, 1.990 m) eta 32 °C (Trincomalee, hego-ekialdean) arteko tartean daude. Herrialdeko osoa kontuan hartuz, urteko batez besteko tenperatura 28 °C da. Urtarrila da hil freskoena, maiatza beroena eta [[montzoi]] garaiaren hasiera. Euria urte sasoi bakar batera mugatzen da, hego-mendebaleko [[montzoi]]ak baitakar gehiena, maiatzetik urrira: 5.000 mm hego-mendebalean, eta 1.000 mm, gehienez ere, ipar-ekialdean.
 
== Landaredia ==
73. lerroa:
XVI. mendetik, merkatari [[portugal]]darek eta [[Herbehereak|holandarrek]] portuak ezarri zituzten kostan, [[Zetaren Bidea]]n geldialdia egiteko aparteko tokia zen eta. Halaber, europarrek kosta kontrolatzen zuten bitartean, lurraldearen barrualdea independente mantendu zen. Zehatzago, 1505etik aurrera, portugaldarrak Zeilango kostaldean finkatu ziren, eta uharteko erregeen arteko liskarrez baliatuz, eta beren babespekoei erregetza lortzen lagunduz, XVII. mendearen hasierarako uharte gehiena mendean zuten. Zingaldarrek erreinu burujabe bat sortu zuten [[Kandy]] hirian. Kandyko erreinuak deituta, holandarrek uhartetik kanpora egotzi zituzten portugaldarrak; Zeilan Sortaldeko Indietako Konpainia Holandarraren mendean geratu zen 1796 arte. Izan ere, Britiania Handiak 1796an uhartea eta 1802an Kandyko erreinua hartu zituen, eta horrenbestez, 1802an, Zeilan britainiar kolonia bilakatu zen, ''[[Ceylon]]'' izenarekin. Ceylonek ''Indiako malko'' esapidea hartu zuen, Indiarenganako hurbiltasuna zela eta. Britainiarrek Indiako hegoaldeko tamilak ekarrarazi zituzten [[kafe]] sailetan lan egitera; eta 1830etik aurrera, uharteko ekonomia kafearen ekoizpenean oinarritu zen. Baina gaitz batek kafe-sailak galdu zituen, eta 1880an [[te]]a lantzen hasi ziren, oso emaitza onekin; handik gutxira, tea Zeilango diru-iturri nagusia zen. Bien bitartean, XX. mendearen lehen urteetan, zeilandar abertzaletasuna indarrez hazi eta hedatu zen erlijioan, gizartean eta irakaskuntzan. 1919an Zeilango Nazio Kongresua sortu zen, zingaldarrak eta tamilak batzen zituen alderdi nazionalista. Zeilanek, britainiarren mendean, gero eta autonomia handiagoa izan zuen, eta 1947an burujabetasuna lortu zuen, Commonwealth erakundearen barruan.
 
=== Burujabetasuna ===
 
Zeilango gobernua Alderdi Nazional Batua (ANB) kontserbadorearen mendean egon zen 1948tik 1956ra. Bien bitartean, elite anglofonoaren aurkako higikunde bat, budismoaren jarraitzaileek sustatuta, funtzionario eta salerosle tamilen aurka hedatu zen. 1956-65 bitartean, berriz, zingaldar abertzaletasunean oinarritua zegoen [[Sri Lankako Askatasunaren Alderdia]]k (SLAA) gobernatu zuen herrialdea, ezkerreko alderdi batzuen laguntzaz. Tamilen eta zingaldarren arteko istiluek (1956, 1958) Bandaranaike Lehen ministroak agindu zituen erreformak gauzatzea galarazi zuten. 1959an Bandaranaike hil zuten, eta 1960ko hauteskundeen ondoren, haren alargunak, [[Sirimavo Bandaranaike]]k, hartu zuen senarraren tokia. 1965ean, ANBko D. Senanayake-k eta, 1970an, SLAAko S. Bandaranaike-k lortu zuten ostera aginpidea. 1972an onartutako konstituzioaren bidez Zeilan Sri Lankako errepublika bilakatu zen. 1977an, ANBk eskuratu zuen berriz aginpidea; hurrengo urtean onartutako [[konstituzio]]ak aginpide osoa eman zion lehendakariari, eta Sri Lanka errepublika sozialista demokratiko bihurtu zen; ezkerrarentzat eta tamilentzat, erabaki hura diktadura bideratzeko lehen urratsa baino ez zen. Jayawardene lehendakari eta R. Premadasa Lehen ministro hautatu zituzten. Harrezkero, Sri Lankako arazo nagusia herrialdearen batasuna arriskuan jartzen duen zingaldar gehiengoaren eta tamil gutxiengoaren arteko tirabirak dira, eta gobernuaren helburu nagusia uharteko iparraldeko eta ekialdeko probintzien federazioa nahi duten tamilen talde armatua menderatzea izan da. Izan ere, 1977an sortu zen ''Togre tamilak'' talde armatuaren eta gudarostearen arteko borroketan milaka pertsona hil dira. Baina borroka armatuaren arazoari oinarrizko eskubideen murrizpenetatik eratorritakoak gehitu behar zaizkio: etxeratze deiak eta salbuespen egoerak, hedabideen zentsura, muturretako alderdien debekua, [[terrorismo]]aren aurkako legedi gogorra. 1983. urtetik aurrera Sri Lanka sinhalarren eta tamilen arteko borroken itzalean bizi da. Liberation Tigers of Tamil Eelam (LTTE) tamil taldeak atzerriko laguntza zuen, Indiako Tamil Nadu estatukoa batez ere, eta gobernuaren gudarosteari egin behar zien aurre. Biztanle tamilak gudarostean parte hartzera behartzen zituen tamil gudarosteak, eta horren ondorioz, tamil gazte askok Mendebaldera edo India hegoaldera egin zuten ihes. Sinhalar gudarosteak ikusirik ez ziela tamilei aurre egin laguntza eskatu behar izan zion Indiari. Hala, Indiak soldaduak bidali zituen Sri Lankara. Baina hura porrot izugarria izan zen Indiarentzat eta 1990ean, azkenik, Sri Lankatik soldaduak erretiratzea erabaki zuen. Tamilen higikunde separatista, ordea, ez zen bakarra Sri Lankan: [[Janata Vimukhti Peramuna]] (JVP) ezkerraldeko taldeak atentatu gogorrak egin zituen estatuaren kontra. Gobernuaren zapalkuntza odoltsuak, ordea, higikunde horren amaiera ekarri zuen. R. Premadasa lehendakaria saiatu zen tamilen arazoari amaiera ematen, baina lortu zuen su-etena laburregia izan zen, eta borrokak areago gogortu ziren; jende askok alde egin zuen Sri Lankatik, eta milaka lagun hil ziren. 1993an R. Premadasa lehendakaria hil zuten. 1994ko hauteskundeetan [[Chandrika Kumaratunga]] irten zen garaile (Herri Aliantzako buruzagi eta Sirimavo Bandaranaikeren alaba). Lehen ministro izendatu zuten eta berehala saiatu zen LTTE taldearekin elkarrizketak egiten. Urte horretan bertan, Sri Lankako presidente hautatu zuten Kumaratunga. Presidente berriak bi bideri ekin zien: batetik operazio militar handiak antolatu zituen, eta bestetik, konstituzioa berritu zuen tamilei autonomia handiagoa emateko. Baina, tamilek turismo gune nagusietan bonbak jarriz erantzun zioten presidentearen eskakizunari. 1998an larrialdi egoera ezarri zen herrialde osoan, eta atzerritar inbertsioak koloka larrian egon ziren. Gizarte egoera larriagotu egin zen; prostituzioan aritzen zirenen herena adin txikikoek hartzen zuten, Nazio Batuen arabera. Gobernuak hainbat saio egin bazituen ere elkarrizketetan hasteko, gerra zibila gogortu egin zen bi alderdien aldetik. Estimazioen arabera, 50.000 lagun hil dira gerra hasi zenetik. 2002. urtearen hasieran, gobernuak eta [[gerrilla]]k su-eten bat hitzartu zuten, norvegiar diplomatikarien bitartekaritzaz; hitzarmen horrek tirabira handiak izan zituen, hainbatetan hautsi eta berretsi zelako. 2004ko abenduan, Indiako Ozeano osoa astindu zuen [[tsunami]] izugarri batek txikizio handia egin zuen Sri Lankan eta dena berreraiki beharrak geroratu egin zituen pixka batean gobernuaren eta gerrillaren arteko tirabirak. 2005eko hauteskundeetan, Mahinda Rajapakse aukeratu zuten lehendakari. 2006an, gerrillaren atentatu mordo batek amaiera eman zion bake hitzarmenari eta milaka hildako, iheslari eta kaltedun eragin zituen. 2009. urtearen hasieran, armadak sekulako erasoa jo zuen LTTEren aurka, gerrillariak gogor zanpatu eta ia garaitua zuen gerrilla.
98. lerroa:
 
{{Asiako herrialde eta lurralde aurkibidea}}
[[got:
== Erreferentziak ==
{{ lur | data=2011/12/26}}
 
[[Kategoria:Asiako uharteak]]
103 ⟶ 106 lerroa:
 
{{NA lotura|ta}}
 
[[got:
== Erreferentziak ==
{{ lur | data=2011/12/26}}
 
[[ace:Srilanka]]