Sobietar Batasuneko historia: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
t r2.7.1) (robota Erantsia: id:Sejarah Uni Soviet
t Robota: Aldaketa kosmetikoak
1. lerroa:
[[Fitxategi:Coat of arms of the Soviet Union.svg|200px|right]]
'''Sobietar Batasuneko historia''' [[1922]]ko abenduaren hasi zen, [[Errusiako Sobietar Errepublika Sozialista Federatiboa|Errusiako]], [[Ukrainako Sobietar Errepublika Sozialista|Ukrainako]], [[Bielorrusiako Sobietar Errepublika Sozialista|Bielorrusiako]] eta [[Transkaukasiako Sobietar Errepublika Sozialista Federatiboa|Transkaukasiako]] [[Sobietar]] [[Errepublika]] [[Sozialista]]k bateratu zirelarik. [[1991]]an desegin zen, errepublika batzuek independentzia aldarrikatu zutenean. [[1991]]ko [[abenduaren 8]]an Errusia, Bielorrusia eta Ukrainak [[Estatu Burujabeen Erkidegoa]] eratu zuten, praktikan Sobietar Batasunaren amaiera izan zena.
 
== Sorrera ==
 
[[1917]]an [[Errusiar Iraultza]]k Errusiako Sobietar Errepublika Sozialistaren sorrera ekarri zuen. Iraultzak [[tsar]]raren irudian oinarritutako sistema ordezkatu zuen. Bi garai bereiz daitezke Iraultzan. Lehenengoa 1917ko [[Otsaileko Iraultza]] izan zen, [[Nikolas II.a Errusiakoa|Errusiako Nikolas II.a]] tsarraren autokraziarekin bukatu zuena eta errepublika liberala ezarri zuena. Bigarren fasea [[Urriko Iraultza]] izan zen, eta bertan [[Boltxebike]]ek boterea kendu zioten behin-behineko gobernuari. [[Azaroaren 8]]an [[Lenin]] herri-komisarien kontseiluko buru aukeratua izan zen.
 
[[1918]]an Alemaniak eta Errusiak bakea sinatu zuten. [[Brest-Litovsk ituna]]ren arabera Errusiak [[Finlandia]], [[Estonia]], [[Letonia]], [[Lituania]] eta [[Polonia]] galdu zituen. [[1918]] eta [[1923]] artean [[Armada Gorria]] (komunistak) eta [[Armada Zuria]] (iraultzaren aurkakoak) [[Errusiako Gerra Zibila|Errusiako Gerra Zibilean]] borrokatu ziren.
26. lerroa:
Aro honetan, Estatu Batuekin batera SESB zen zientzian eta teknologian gehien ikertzen zuen herrialdea. Bi herrialde hauek [[Lehia espaziala]] izeneko norgehiagoka egin zuten. Aurreneko garaipenak Sobietar Batasunak lortu zituen: lehenengo satelite artifiziala bidali zuten espaziora ([[Sputnik]] 1), lehenengo izaki biziduna ([[Laika]]) eta geroago lehenengo astronauta ([[Juri Gagarin]]). [[Valentina Terexkova]] lehenengo emakume astronauta izan zen, eta [[Alexei Leonov]]ek espazioko lehenbiziko ibilaldia egin zuen.
 
Khrustxev [[1964]]an erretiratu zen. Hurrengo lehendakaria [[Leonid Brezhnev]] izan zen. [[1970eko hamarkada]]n Sobietar Batasunaren indar militarra handitu zuen. [[1979]]an [[Afganistan]] inbaditu zuen, ia 10 urteko [[Afganistango gerra (1979-1989)|gatazka odoltsua]] eraginez. Urte askoz SESB [[AEB]]ren parean izan zen teknologia militarrean, baino, egoera ekonomiko larria zela eta, Sobietar Batasuna atzean geldituz joan zen. Hurrengo urteetan ekonomiak hobera egin zuen pixkanaka, baino nekazaritzak itota jarraitzen zuen eta, horren ondorioz, hainbat biztanle hil ziren eguneroko elikagaien faltagatik.
 
== SESBen desagerpena ==