«Sindarin»: berrikuspenen arteko aldeak

No change in size ,  Duela 9 urte
t
Robota: Aldaketa kosmetikoak
(Orrialde berria: '''Sindarina''' (''elfoera grisa'' ere deitua) Tolkienek sortutako hizkuntza artifizial bat da, Arda munduari buruzko bere istorioetan agertzen dena eta [[Erdialdeko Lur...)
 
t (Robota: Aldaketa kosmetikoak)
'''Sindarina''' (''elfoera grisa'' ere deitua) [[Tolkien]]ek sortutako [[hizkuntza artifizial]] bat da, [[Arda]] munduari buruzko bere istorioetan agertzen dena eta [[Erdialdeko Lurraldea]]n gehien hitzegindako elfotar hizkuntza dena. Sindarina, [[quenya]]rekin batera Tolkienek, eurekin testu luzeak idatzi ahal izateko bezain beste garatu zituen bi hizkuntzetako bat da. Sindarina idazteko normalean [[tengwar]] alfabetoa erabiltzen da, [[cirth]] [[erruna]]k ere erabil daitezkeen arren. Sindarin izena, izatez, [[datibo]] bat da quenyaz, "Sindarrei" esan nahi duena. Hizkuntzaren jatorrizko izena '''''edhellen''''' izango litzateke ([[elfo (Eraztunen Jauna)|elfoelfoera]]era).
 
== Barne historia ==
 
Honela, sindarina Sindarren hizkuntza bihurtu zen, [[Elfoen Martxa Handia]]n atzean geratzea erabaki zuten [[teleri]]en taldea, sindarina telerin hizkuntza amankomunaren ondorengoa zelarik. Noldorrak [[Aman]]etik Erdialdeko Lurraldera itzuli zirenean euren jatorrizko hizkuntza zen quenya erabili zuten, ederragoa iruditzen baitzitzaien, sindarina ikasten hasi ziren arren. Hala ere, Noldorrek soilik sindarina hitzegin behar izan zuten, [[Thingol]]ek [[Alqualondëko sarraskia]]ren ondorioz quenya hitzegitea debekatu ondoren, ezagutzaren hizkuntza bezala mantendu zen arren, [[latin]]a bezala.
 
[[Kategoria:Eraztunen Jauna]]
 
[[br:Sindarin]]
[[th:ภาษาซินดาริน]]
[[zh:辛达林]]
 
[[Kategoria:Eraztunen Jauna]]