Sekigaharako gudua: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
EmausBot (eztabaida | ekarpenak)
t Robota: Aldaketa kosmetikoak
1. lerroa:
'''Sekigaharako gudua''' ([[japoniera]]z 関ヶ原の戦い, Sekigahara no tatakai?) [[1600]]. urteko [[urriak 21]]ean ([[Keichō]] 5, bederatzigarren hilabeteko hamabosgarren eguna euren [[aro japoniar|antzinako egutegiegutegiaren]]aren arabera) [[Sekigahara]]n (gaur egun [[Gifu prefektura]]) gertatu zen gudu bat izan zen, erabakigarria [[Japoniako historia]]n. Gudu honetan herrialdeko bi alderdi nagusienen armadek borrokatu zuten: alde batetik [[Japonia]]ren bateratzaile handienetako bat izan zen [[Toyotomi Hideyoshi]]ren semea zen [[Toyotomi Hideyori]] herrialdeko buruzagi bihurtzea defendatzen zutenak. Bestetik, berriz, agintari hori [[Tokugawa Ieyasu]] izan behar zela defendatzen zutenak, ordurarte herrialdeko [[daimyō]] edo jauntxo feudalik garrantzitsuenetako bat.
 
Ieyasuk zuzendutako "mendebaldeko armada"ren garaipenaren ondorioz, Ieyasu bera "Japoniaren azken bateratzaile handi" bezala pasa zen historiara, [[Oda Nobunaga]] eta [[Toyotomi Hideyoshi]]rekin batera. Gainera, [[shogun]] bihurtzeko bidea garbi utzi zion, garai hartan Japoniako agintari politiko eta militar nagusiena zena. Ordutik aurrera [[Tokugawa shogunerria]] ezarri zen, Japoniaren historiako azken shogunerria, 250 urte inguruz mantenduko zena.
 
Gudu hau zerbaitegatik garrantzitsua izan bazen, kanpaina militar oso baten amaiera dena, bere amaieraren ondoren herrialdea etengabeko barne gudu eta gatazkazko garai batetik irten ahal izan zelako da. Gainera, ia erabateko bakea ezarriko zen uhartedi osoan zehar, soilik matxinada txikiren batzuk etena [[Meiji Berrezarpena|Meiji BerrezarpenBerrezarpenean]]ean [[1866]] eta [[1869]] bitartean [[Japoniako Enperadorea]] agintari nagusi bezala itzuli zen arte.
 
Gudu zelaian zegoen soldadu kopuru zehatza ezagutzen ez den arren, akademiko gehienek egun horretan 170.000 eta 200.000 soldadu artean egon zirela diote, batzuk, Japoniako historia guztian zehar herrialdean bertan gertatu den gudurik handiena izan dela ere aipatzen dutelarik.
10. lerroa:
Gudu historiko honek, [[japoniera]]z arruntki ''Tenka Wakeme no Tatakai'' (天下分け目の戦い, 'Tenka Wakeme no Tatakai'?, literalki "gudu erabakigarria") bezala ezaguna, bere izena gudua gertatu zen tokitik jasotzen du: [[Sekigahara]], [[Japonia]]ko [[Gifu prefektura]]ko [[Fuwa barrutia]]n.
 
Funtsezko bi ezaugarri aipatu behar dira: orokorrean gudu bakartzat hartzen bada ere, benetan kanpaina militar oso baten zati izan zen. Kanpaina honetan zehar bi alderdiek aurretik beste mugimendu batzuk egin zituzten, etsaien [[gaztelu japoniar|gaztelugazteluak]]ak [[setio|setiatuz]] eta komunikabide nagusien kontrolagatik borrokatuz etsaiarekiko abantaila ziurtatzen saiatzeko asmoz. Nabarmendu beharreko beste ezaugarri bat bi alderdiak aurreko hilabeteetan borrokarako prestatu baziren ere, gudu hori gertatuko zen tokia alderdi bateko komandante batek, [[Ishida Mitsunari]]k berehalako batean hartutako erabakia izan zela da, bere elementuen kokapenik egokiena bilatuz. Ironikoki, tokiaren berezko ezaugarriak kontra agertuko ziren bere aliatuetakoren batzuk beste alderdira pasa zirenean.
 
== Testuingurua ==
[[Toyotomi Hideyoshi]] [[Japonia]] benetan bateratzea lortu zuen lehen gizona izan zen [[Oda Nobunaga]]k hasitako lana amaitu ondoren, azken hau bere generalik garrantzitsuetako bat zen [[Akechi Mitsuhide]]k traizionatu zuelarik [[Honnō-jiko gertakaria]]n. Hala ere, Hideyoshik sekula ezin izan zuen shogun bihurtu bere jatorri umilaren ondorioz, garaiko biografo limurtzaileek sekula gezurtatu ezin izan zutena, ahalegin guztiak eginda ere sekula ezin izan baitzuten [[Fujiwara klana|Fujiwara klan]] garrantzitsuarekin lotzea lortu. Hideyoshik, horren ordez, [[kanpaku]] ((関白, 'kanpaku'? erregeorde) titulua onartu behar izan zuen, titulu hau, ondoren, bere adopziozko semea zen [[Toyotomi Hidetsugu]]ri pasatuz, berarentzat [[taikō]] titulua hartuz (太閤, 'taikō'? kanpaku erretiratua).
 
[[Kategoria:Guduak]]
[[Kategoria:Japoniako historia]]
 
[[ar:معركة سيكيغاهارا]]