Sebastião José de Carvalho e Melo: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
t r2.7.2) (robota Aldatua: es:Marqués de Pombal
t Robota: Aldaketa kosmetikoak
1. lerroa:
'''Sebastião José de Carvalho e Melo''' edo '''Pombalgo markesa''' ([[Lisboa]], [[Portugal]], 1699 - [[Pombal]], Portugal, 1782) aitoren semea eta politikaria izan zen.
 
== Biografia ==
Portugalgo politikari nagusia izan zen 1750etik 1777ra bitartean; erreforma ugari eragin zituen administrazioko alor gehienetan. [[Enbaxadore]] izan zen [[Londres]]en (1739) eta [[Viena]]n (1745). Gero, 1750ean, Josef I.a erregeak estatuko idazkari izendatu zuen, eta, ministro nagusia baino areago, Portugalgo benetako agintaria izan zen Pombalgo markesa. Gizon ikasia, aurrerakoia eta zorrotza zen. [[Ilustrazioa]]ren teoria politikoan oinarrituz, agintari [[absolutista]] gisa gobernatu zuen. Erregearen ahalmena indartu zuen, eta administrazioa errotik aldatu: herentziazko karguak eta alferrikako funtzionarioak kendu zituen (1761), [[itsas armada]]ren eta Portugalgo [[gudaroste]]en egitura zaharkitua berritu, eta [[polizia]] indartu zuen. Halaber, herri-lan handiak egin zituen: 1775eko [[lurrikara]]ren ondoren, Lisboa goitik behera berritu zuen, eta nekazaritza indartu egin zuen; era berean, neurri zorrotzak hartu zituen Portugalgo industria eta merkataritza bultzatzeko, eta atzerritarrek Portugalen zituzten eraginak eta eskubideak murriztu zituen: [[lehengai]]ak eta [[metal bitxi]]ak [[esportatze]]ko debekua ezarri zuen, [[inportazio]]ak zergen bidez mugatu eta koloniekiko harremanak errazteko merkataritza-elkarteak (Pernambuco, Pará eta Maranhãokoak, besteak beste) sortu zituen.
 
[[Erromatar Eliza Katolikoa]]ren ahalmena eta eragina murriztu zituen: 1751ean [[Inkisizioa]]ren [[fede-auzi]]ak debekatu zituen; [[zentsura]] [[laiko]]en esku utzi zuen, eta gogor jokatu zuen jesuiten aurka; aurrena, haien indar ekonomikoa eta eragin politikoa murriztu zituen, eta, azkenean, 1759an, Portugaldik eta bere kolonietatik egotzi zituen. [[Irakaskuntza laiko]]a ezarri zuen Portugalen. Horrela bada, Portugalgo funtsezko egitura guztiak errotik aldarazi zituen, baina horrekin etsai asko sortu zitzaizkion; hala, Josef I.a erregea hil zenean, beren interesak zapuztuak ikusi zituzten aitoren semeek eta handikiek, Elizak eta Portugalen interes ekonomiko handiak zituzten atzerritarrek kargua uztera behartu zuten.
 
[[Kategoria:Lisboatarrak]]
[[Kategoria:1699ko_jaiotzak]]
[[Kategoria:1782ko_heriotzak]]
== Erreferentziak ==
{{ lur | data=2011/12/26}}
 
[[Kategoria:Lisboatarrak]]
[[Kategoria:1699ko_jaiotzak1699ko jaiotzak]]
[[Kategoria:1782ko_heriotzak1782ko heriotzak]]
 
[[cs:Sebastião José de Carvalho e Melo]]