«Savoia (eskualdea)»: berrikuspenen arteko aldeak

t
Robota: Aldaketa kosmetikoak
t
t (Robota: Aldaketa kosmetikoak)
Askotan, izen bereko departamendutik bereizteko, ''Pays de Savoie'' deitzen zaio.
 
== Geografia ==
Iparraldetik [[Léman]] [[aintzira]]k inguratzen du, ekialde eta hegoaldetik [[Alpeak|Alpeetako]] gailurrek (Chablais mendigunea, Mont Blanc mendigune, Petit-Saint-Bernard mendatea, L´Iseran mendatea, Mont-Cenis mendatea, Arves mendigunea, Belledonne), hegoaldetik [[Les Marches]] eta [[Le Pont-de-Beauvoisin]] udalerriek, [[Dofinerria|Dofinerriko]] mugan, hegomendebaldetik [[Chartreuse mendigunea]]k eta mendebaldetik [[Rodano ibaia|Rodano]] eta [[Guiers]] ibaiek.
 
== Historia ==
Savoia, hasieran eremu txiki bat (''pagus'') besterik ez zena, [[XI. mende]]tik aurrera [[Savoiako konderria|konderria]] eta [[1416]]tik aurrera 11.000 km² baino gehiagoko [[Savoiako dukerria|dukerria]] izan zen. [[Umberto I.a, Savoiako kondea]] izan zen Savoiako etxearen sortzailea. Ondorengo konde eta dukeen agindupean [[Frantziako erresuma]]ren eta [[Germaniako Erromatar Inperio Santua]]ren arteko estatu burujabea izan zen. [[XVIII. mende]]aren hasieran Savoiako dukeak [[Sardiniako Erresuma|Sardiniako errege]] bilakatu ziren. [[Frantziako Iraultza|Iraultzaren]] ondoren Frantziak Savoia inbaditu zuen eta [[Frantziako Lehen Inperioa|Lehen Inperioaren]] parte izan zen. [[Parisko ituna]]ren (1814) ondoren [[Sardiniako Erresuma]]ri itzuli zitzaion<ref>Alain CERRI: [http://alain.cerri.free.fr/index7.html History of Savoy - Histoire de la Savoie]</ref>.
 
[[1860]]an, Vittorio Emmanuele II.a Savoiakoa Italiako errege bihurtu zenean, Frantziak Savoia anexionatu zuen ([[Turingo ituna]]). Anexioari legezko itxura emateko asmoz herri kontsulta bat antolatu bazen ere, historialari askok iruzurra izan zela aitortzen dute<ref>Allande SOKARROS: [http://paperekoa.berria.info/harian/2010-04-10/019/008/iruzurraren_150_urteurrena.htm Iruzurraren 150. urteurrena] Berria.info</ref>.
 
== Erreferentziak ==
{{erreferentzia_zerrenda}}
 
== Kanpo loturak ==
{{commonskat|Savoie}}
* {{fr}} [http://www.sabaudia.org/v2/ Savoiako historia, ondare eta artxiboak]