Saturnoren eraztunak: berrikuspenen arteko aldeak

t
Robota: Aldaketa kosmetikoak
t (Robota: Testu aldaketa automatikoa (-batetan +batean))
t (Robota: Aldaketa kosmetikoak)
[[Fitxategi:Saturn's ring plane.jpg|thumb|300px|Saturnoren eraztunak. Garrantzitsuenak hizki bidez adierazita agertzen dira.]]
'''Saturnoren eraztunak''' [[Saturno (planeta)|aipaturiko planeta]] inguratzen duten [[eraztun planetario]]en sistema bat da eta lehen aldiz [[1610]]ean behatuak izan ziren. [[Galileo Galilei]] izan zen behatu zituena. Neurri batean berriki asmatua izan zen [[teleskopio]]ak ematen zituen irudiak kalitate txarrekoak zirelako garai hartarako, eta beste neurri batean, soilik hilabete batzuk lehenago aurkitu zituelako [[Jupiter (planeta)|JupiterJupiterren]]ren lau ilargi nagusiak, hasiera batean, ikusi zituen belarri itxurako egitura zirriborrotsu haiek Saturnogandik hurbil zeuden bi ilargi zirela pentsatu zuen. Baina laster aldatu zuen iritziz. "Gehigarri bitxi" haiek ez zuten Saturnorekiko zuten posizioa aldatzen gau batetik hurrengora, eta, gainera, [[1612]]an desagertu egin ziren. Baina gertatu zena [[1612]]an eraztunak bere planoarekin Lurretiko bisualaren arabera orientatuak geratu zirela izan zen, eta hala oso ahulak egin ziren. Gehigarri haien geometriak, astronomoak zur eta lur utzi zituen, Saturnori lotutako kirtenak edo soilik Saturnoren atzealdearen inguruan orbitatzen ari ziren zenbait ilargiz osatuta zeudela proposatzeraino, azken kasu honetan planetaren gainean itzalik egiten ez zutelarik.
 
Azkenik, [[1655]]ean, [[Christiaan Huygens]]ek gehigarri horiek materiazko diska mehe eta lau baten adierazle ikusgarria zirela proposatu zuen, planetagandik banandua eta honen ekuatore planoan jarria. Lurrak eta Saturnok Eguzkiaren inguruko euren orbitan zuten posizioen arabera, diskoaren okerdura Lurrarekiko aldatu egingo zen, eta hortik bere itxura lerro mehe batetik elipse zabal bateraino aldatzea. Eraztunen zikloak, Saturnoren orbitak bezala, 30 urte irauten zuen.
[[XVIII. mendea]]ren amaieran [[Pierre Simon Laplace]]k Saturno planetaren grabitatearen eta diskoaren errotazioaren indar bateratuak materia geruza bakar bat erauzteko nahikoa izango zirela erakutsi zuen. Printzipioz, diskoko edozein partikulak mantentzen du bere distantzia erradiala Saturnotik orekatzen diren bi indar daudelako. Grabitateak partikula barnerantz tiratzen du: indar zentrifugoak, berriz, kanporantz. [[Indar zentrifugo]]a errotazio abiaduratik dator, eta hortik diskoak biraka egon behar izatea. Baina, hori bai, errotazio zurrunean ari den disko baten kasuan aipaturiko indarrak soilik distantzia erradial mugatu bateraino orekatzen dira. Horregatik, Laplacek Saturnoren eraztunak eraztun mehe askoz osatuta zeudela proposatu zuen, horietako bakoitza bere zabalera erradialean zehar agertuko zen indar desoreka arina jasateko bezain mehea.
 
Eraztunen egungo ikuspegiranzko azken pausua [[1857]]an eman zen, [[James Clerk Maxwell]]ek [[Cambridgeko Unibertsitatea|Cambridgeko UnibertsitateUnibertsitateko]]ko Adams Saria Saturnoren eraztun mehe horiek benetan orbita independenteak zituzten gorputz txiki ugariz osatuta zeudela matematikoki frogatzeagatik irabazi zuenean. Hipotesi honen froga esperimentala [[1895]]ean iritsi zen, [[James E. Keeler]] eta [[William W. Campbell]] astronomo estatubatuarrek eraztunetako partikulen abiadura euren [[Doppler efektua]]ren bidez ebatzi zutenean, hau da, partikulek Lurrera islatzen duten [[Eguzki]]aren argiaren espektro lerroen uhin luzeraren aldaketa. Eraztunek Saturnoren inguruan planetaren atmosferaren abiadura ezberdinean biratzen zutela aurkitu zuten. Gainera, eraztunen barnealdeak kanpoaldeak baino azkarrago biratzen zuten, orbita independentean zeuden partikulentzako fisikaren legeek adierazten zuten bezala.
 
== Eraztunen ezaugarriak ==
Voyager eta [[Cassini-Huygens]] zundek eraztunei hartutako erresoluzio handiko argazkiek berritasun asko erakutsi zituzten:
 
* Hiru eraztun oso ahul, [[E eraztuna (Saturno)|E]], [[F eraztuna (Saturno)|F]] eta [[G eraztuna (Saturno)|G]], [[A eraztuna (Saturno)|A eraztunaeraztunaren]]ren kanpoaldean daudenak. [[2006]]ko irailean F eta G eraztunen artean beste eraztun bat aurkitu zuen.
 
* Distira eta opakotasun ezberdineko eraztun guneak agertu ziren, [[gramofono]] bateko diskoaren ildoak bezalakoak.
 
* Gainera, zirkulu formarekiko desbideraketak aurkitu ziren.
 
* F eraztunean okerdurak, kiribildurak eta korapiloak agertzen dira.
 
* A eraztunak distira uniformea du B eraztunarekin alderatuz, bere distantzia erradialetan zehar aldaketak dituena.
 
* A eraztunaren kanpoaldean "mikroilargiz" osatutako gerriko oso bat dago, hauen tamaina kamioi txiki baten tamainatik hasi eta estadio bateneraino doazelarik.
 
* B eraztunean erradialki orientatutako ziri formako perturbazio batzuk zeuden.
 
* Ilargien erresonantziak eragindako zerrenda taldeak
 
* [[Artzain-ilargi]]ak eraztunetan tarteak eratuz edo ertzak finkatuz.
 
Encke banaketatik kanpora dagoen eraztun zatiak zerrenda talde ahul bat du. Zerrenda horiek hertsiago daude [[Prometeo (ilargia)|Prometeo]] ilargiaren orbitarantz, [[Voyager 1]] zundak hartutako irudietan aurkit zena. Uste denez, zerrenda horiek eraztunean ilargiaren grabitate efektuaren ondorio diren erresonantziak eratzen ditu. A eraztunaren ertza [[Atlas (ilargia)|Atlas]] artzain-ilargiak mantentzen du.
{{Saturno}}
 
[[Kategoria:Astronomia]]
[[Kategoria:Eguzki-sistema]]
 
[[ar:حلقات زحل]]