Ireki menu nagusia

Aldaketak

t
Robota: Aldaketa kosmetikoak
{{aipu|Haren nortasunaren funtsa ezaugarri bi hauetan datza: alde batetik, karmeldar elizgizon-fraide izatean, eta bestetik, euskal letretako gizona izatean. Bietan ere lan ugari egindako gizona dugu.<ref>Luis BARAIAZARRA eta Julen URKIZA: ''Santiago Onaindia'', Bidegileak bilduma, Eusko Jaurlaritza, 1998.</ref>}}
 
== Bizitza eta ibilbide literarioa ==
 
Larrean egin zituen lehen eliz ikasketak. Gero, Markinan, Gasteizen eta Begoñan ikasketa haiek osatu ondoren, 1934an apaiztu zen. Gerra hasi zenean, gudarien kapilaua izan zen Euskal Herriko kanpainan barrena. Kartzelan egon zen hiru urtez. Gerra aurretik, ''Euskal Esnalea, Karmen'go Argia, [[Pyrenaica]], Ekin, Yakintza, Eguna'' eta ''Euzkadi'' aldizkarietan idatzi zuen.