49.448
edits
No edit summary |
No edit summary |
||
'''Joan VI.a Kantakuzeno''' (grezieraz ''Ἰωάννης ΣΤʹ Καντακουζηνός'', [[Konstantinopolis]], 1293 - [[Mistra]], 1383) Bizantzioko enperadorea izan zen 1347-1351 urteetan. [[Joan V.a Paleologo|Joan V.a]]ren erregeordea zen, eta [[Ana Savoiakoa]]k kendu zuen postu horretatik 1341ean. Turkiarren eta eslaviarren laguntzarekin 1347an Konstantinopoliseko hiriaz jabetu zen, eta enperadore nagusi adierazi zuen bere burua. Serbiarren, turkiarren eta genoarren erasoek, Tesalonikako zeloteen matxinadek eta barneko erlijio-borrokek guztiz ahitu zuten inperioa. Joan V.ak menderatu zuen 1354. urtean, eta [[Athos (mendia)|Atos mendira]] eta Mistrara erretiratu zen orduan. Historia-oroitzapenak biltzen dituzten idazki garrantzitsuak (1320-1356 urteak) utzi zituen.
== Erreferentziak ==
[[Kategoria:Bizantziar Inperioko enperadoreak]]
[[en:John VI Kantakouzenos]]
|