Ruandako genozidioa: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
t r2.7.1) (robota Aldatua: uk:Геноцид у Руанді
t Robota: Aldaketa kosmetikoak
47. lerroa:
Melvern erreportariaren arabera, genozidioa kabinete batzarretan eztabaidatu zela aitortu zuen [[Ruanda]]ko lehen ministro [[Jean Kambanda]]k. Era berean, kabineteko ministra batek «tutsi guztiez libratzearen alde» zegoela esan zuen, «tutsirik gabe Ruandako arazo guztiak amaituko liratekeelako»<ref>[http://news.bbc.co.uk/2/hi/africa/3572887.stm BBCNews: Ex-Rwandan PM reveals genocide planning]</ref>.
 
== Genozidioaren bilakaera ==
1990an Ruandako Fronte Abertzalea sortu zen, taldeko kideak Ungandan zeuden tutsi herbesteratuek osatzen zuten. Urrian, talde honek Ruanda inbaditu zuen Ugandako armadaren laguntzaz.
 
70. lerroa:
Ziurrenik ezin izango da zehatz jakin zenbat hildako eragin zituen [[genozidio]]ak, baina 500.000 eta 1.000.000 hildako izan zirela kalkulatzen da<ref>[http://www.revistasculturales.com/articulos/111/fp-foreign-policy-edicion-espanola/345/1/-el-final-de-la-gran-guerra-africana.html ¿El final de la gran guerra africana?]</ref>. 800.000 hildako balira, horrek herrialdeko biztanleriaren %11a suposatuko luke, hau da, herrialdean bizi ziren tutsien %80a. Era berean, ez dago zehatz jakiterik tutsien mendekuak zenbat hildako utzi zituen. "Beste genozidioa" bezala izendatua izan da tutsien mendekua, baina badirudi ez dela hutuen genozidioaren aurrean inolaz ere parekoa.
 
== Nazioarteko arazoak ==
Genozidioaren zati bat nazioarteko laguntza programetatik finantzatu zen, besteak beste, Munduko Bankuaren eta Nazioarteko Diru Funtsaren doiketa programetatik. Genozidioaren prestakuntzan 134 milioi dolar xahutu zirela esan ohi da, eta haietako 4,6 milioi aihotz, aitzur, aizkora, laban eta mailuetan gastatu omen zirela. Estimazioen arabera, gizonezko hutuen hirutik batek matxete berria zuen.