Rhône-Alpeak: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
t r2.7.2) (robota Erantsia: be, mk, sco, xmf Aldatua: hy, la
t Robota: Aldaketa kosmetikoak
19. lerroa:
'''Rhône-Alpeak'''<ref>{{Web erref|izenburua=139. araua|url=http://euskaltzaindia.fr/dok/arauak/Araua_0036.pdf|argitaletxea=Euskaltzaindia|sartze-data=2010-9-21}}</ref> ([[frantses]]ez ''Rhône-Alpes'', [[frankoprovenzera]]z ''Rôno-Arpes'', [[okzitaniera]]z ''Ròse Aups'') [[Frantzia]] hego-ekialdeko eskualdea da, [[Rodano]] ibaiaren eta [[Alpeak|Alpeen]] inguruan kokatua.
 
== Banaketa administratiboa ==
[[Ain]] (01), [[Ardèche]] (07), [[Drôme]] (26), [[Isère]] (38), [[Loire]] (42), [[Rhône]] (69), [[Savoia]] (73) eta [[Savoia Garaia]] (74) departamenduek osatzen dute. Bigarren eskualde handiena da, [[Erdialdeko Pirinioak]] eskualdearen atzetik. [[Prefektura]] [[Lyon]]en dago. [[Lyonerria|Lyonerriko]] eta [[Savoia]]ko antzinako lurraldeak hartzen ditu osorik, [[Burgundia]]ko, [[Dofinerria|Dofinerriko]], [[Languedoc]]eko eta [[Proventza]]ko eskualde batzuekin batera.
 
26. lerroa:
Hiriburua [[Lyon]] da, eta hiri nagusiak: [[Roanne]], [[Saint-Étienne]], [[Bourg-en-Bresse]], [[Annécy]], [[Chambéry]], [[Grenoble]] eta [[Valence]].
 
== Orografia eta klima ==
[[Fitxategi:Rhone_alpes_elevation.gif|thumb|160px|left|Rhône-Alpeak eskualdeko mapa orografikoa.]]
[[Erdialdeko Mendigunea (Frantzia)|Erdialdeko Mendigunea]] (''Massif Central'') mendialdeko ekialdearen, Jurako hegoaldearen eta Alpe mendien mendebaldearen artean dago lurraldea. Mendiek hartzen dute eremu gehiena. Ekialdean daude Alpe mendi garaiak, Savoiako lurraldean ([[Mont Blanc]], 4.807 m, nagusia). Haran asko eratzen dituzte mendi garai horiek (zazpi dira 4.000 metrotik gorakoak). Mendebalerago daude Alpeaurreko mendiak (2.000-2.800 m bitartekoak), erdialdetik mendebaldera zabaltzen dira Lyon aldeko lur behereak (Lyon, 192 m) eta hego-mendebaldean daude Vivarais aldeko mendiak (Mézenc mendia, 1754 m). Rodano ibaiak igarotzen du lurraldea. Aintzira ikusgarriak dira Alpe mendietan, Annécy-Chambéry aldean eta Suitzako mugan (Genevako aintzira).
32. lerroa:
Klima kontinentala da; hotza da neguan (guztiz hotza Alpe mendietan) eta uda bero samarra izaten da, batzuetan, haranetan. Euri gero eta gutxiago izaten da hegoaldera egin ahalean.
 
== Ekonomia ==
[[Fitxategi:Lyon, ville de modernite.JPG|thumb|140px|right|[[Lyon]] hiria.]]
Abere-hazkuntza garrantzitsua da; behi- (Ain, Alpes, Rhône), zerri- eta ardi-azienda (Ardèche, Drôme). Esnekiak eta haragia. Mendi laborantzak, aldiz, ez du halako muntarik. Ospe handiko ardoak ([[Beaujolais]]).