«Raúl Silva Henríquez»: berrikuspenen arteko aldeak

t
Robota: Aldaketa kosmetikoak
t (r2.7.2) (robota Erantsia: en:Raúl Silva Henríquez)
t (Robota: Aldaketa kosmetikoak)
'''Raúl Silva Henríquez''' ([[Talca]], [[Txile]], [[1907]] - [[Santiago (Txile)|Santiago]], Txile, [[1999]]) txiletar kardinala izan zen.
 
== Biografia ==
 
Lehen ikasketak sorterrian eta Santiagon egin zituen. [[1924]]tik [[1928]]ra, [[Zuzenbide]]ko ikasketak egin zituen Txileko Unibertsitate Katolikoan, eta [[1929]]an eskuratu zuen abokatu-titulua. [[Honoris causa doktore]]a da Txileko Unibertsitate Katolikoan, Yoma Collegen, Georgetownen eta Notre Damen.
 
[[1930]]ean, [[Salestar]]ren kongregazioan sartu zen. [[1934]]an, [[Italia]]ra abiatu zen ikasketak osatzera, eta handik lau urtera ordenatu zen apaiz. Urte hartan bertan itzuli zen Txilera. Harrezkero, [[Teologia]]ko irakasle gisa lan egin zuen, ''Rumbos'' (1948) aldizkaria sortu zuen, Migrazioen Institutu Katolikoa (INCAMI) antolatu zuen (1954), eta Nazioarteko Caritasen Txileko ardura hartu zuen (1956).
 
[[1959]]an, gotzain izendatu zuten, eta, [[1961]]ean, [[artzapezpiku]]. [[1962]]an, kardinal-maila eskuratu zuen, eta Vatikanoko II. Kontzilioan eta Latinoamerikako Eliz Bileretan parte hartu zuen, besteak beste. Garrantzizko lana egin zuen [[Augusto Pinochet]]en gobernuaren eta oposizioaren arteko elkarrizketetan. Besteak beste, Bakearen Aldeko Batzordea (1974) eta Kristau Humanismoaren Akademia (1975) sortu zituen.
 
{{DEFAULTSORT:Silva Henríquez, Raúl}}
== Erreferentziak ==
{{ lur | data=2011/12/27}}
 
[[Kategoria:Kardinalak]]
[[Kategoria:Txiletarrak]]
[[Kategoria:1907ko jaiotzak]]
[[Kategoria:1999ko heriotzak]]
 
== Erreferentziak ==
{{ lur | data=2011/12/27}}
 
[[de:Raúl Silva Henríquez]]