Ibrahim Paxa: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
t Ibrahim Pasha izenburuaren ordez, Ibrahim Paxa ezarri da
No edit summary
1. lerroa:
[[Fitxategi:IbrahimBaja.jpg|thumb|Ibrahim PashaPaxa (1789 - 1848)]]
'''Ibrahim PashaPaxa''' ([[Kavala]], [[Errumelia]], [[1789]] - [[Kairo]], [[1848]]ko [[azaroaren 10]]a) [[Egipto]]ko ''[[wali]]'' edo erregeordea, [[Otomandar Inperioa]]ren barnean. [[Mehmet Ali]] Egiptoko ''wali'' ospetsuaren semea zen. [[Wahhabismo|Wahhabiten]] aurka borrokatu zen 1816-1819 urteetan. [[Greziako Independentzia Gerra|Greziarren aurka]] borrokatu ziren oste otomandarren buru izan zuen 1824-1828 urteetan, baina garaipen batzuen ondoren ([[Navarinoko gudua|Navarino]], 1825; [[Missolonghiko gudua|Missolonghi]], 1826) Egiptora jo behar izan zuen berriro 1828an, armada frantses, britainiar eta errusiarrei ezin aurre emanik zegoelako. 1832. urtean, Egiptoko osteak gidatu zituen Turkiaren aurkako lehen gerran; [[Konstantinopolis]]erako bidean abiatu zen [[Palestina]]n barrena eta sultan otomandarra menderatu zuen [[Konyako gudua]]n (1832). Egiptoren mende geratu zen [[Siria]] kanpaina haren ondoren ([[Kutahiyako hitzarmena]], 1833). Guduari ekin zioten berriro Turkiako osteek eta Siriako lurretan sartu ziren 1839. urtean. Erabat menderatu zuten Ibrahimen osteek armada turkiarrak [[Nisibingo gudua]]n. Urtebete geroago, Siria uztera behartu zuten Ibrahim Europako estatu nagusiek ([[Londresko ituna (1840)|Londresko hitzarmena]], 1840). 1848. urtean hartu zuen aitaren lekua, baina berehalakoan hil zen.
== Erreferentziak ==
{{Commonskat|Ibrahim Pasha of Egypt}}