Jainko: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
No edit summary
No edit summary
2. lerroa:
[[Fitxategi:God2-Sistine Chapel.png|thumbnail|350px|right|[[Katolizismo|Katolikoen]] Jainkoa [[Adam]]i bizia ematen.<br />[[Michelangelo]]ren freskoa [[Kapera sistinoa|Kapera sistinoko]] sabaian ([[Vatikano Hiria]])]]
 
'''Jainkoa''' erlijiozko [[izaki]]a da, [[ar]]ra edo [[sexugabe]]a ([[eme]]a baldin bada, [[jainkosa]] deritzo). Jainkoak hainbat izaki dira [[erlijio]] [[politeista|politeistetan]], konparazio batera [[hinduismo]]an. Jainkoa izaki gorena eta [[unibertso]]aren sortzaile bakarra da, aldiz, erlijio [[monoteista|monoteistetan]], besteak beste [[judaismo]]an, [[kristautasun]]ean eta [[islam]]ean. [[Euskaldun]]en antzinako erlijioa politeista zen, eta [[euskal mitologia]]n jainko-jainkosa haietako ugariren izenak eta istorioak gorde dira: [[Amalur]], [[Sugaar]], [[Urtzi]], eta abar. Era berean, mundu osoko kristautasunaren [[santu]]ek politeismoko jainko-jainkosen ezaugarri ugari gorde dituzte.
 
Jainkoa bat bakarrik dela sinesten duten erlijioen artean, jainko horren izenari buruz ere ez datoz bat guztiak. Hala, [[kristau]]ek Jainko Aita deitzen diote, [[judu]]ek Yahveh, [[musulman]]ek Allah (arabiar kristauek ere Allah gurtzen dute), etab. Gainera, hainbat izen erabiltzen dituzte. Kristauek [[Hirutasun]] Santua, Jauna, Jaungoikoa, etab. erabiltzen dituzte. Juduek Adonai, Eli. Gainera, monoteismoaren barruan, [[teologia]]k (''jainkoari buruzko zientzia'') historian zehar jainkoa definitzeko kontzeptu ugari sortu ditu: Ahalguztiduna, Esentzia Gorena, Leku guztietan dagoena, Ongi Gorena, Betierekoa, Beharrezko Izatea... Era berean, deskribapen ugari izan ditu: gorputz gabeko izakia, izate pertsonala, moralaren oinarria...