«Mozorro»: berrikuspenen arteko aldeak

No change in size ,  Duela 10 urte
t
Robota: Aldaketa kosmetikoak
t (Robota: Aldaketa kosmetikoak)
[[Erlijio]] errituetan, [[antzerki]]etan eta [[jai]]etan erabiltzen da mozorroa, eta baita babes gisa ere. Sinbolismo eta indar espiritual handia dute, eta beren esanahia zein den jakiteko herri bakoitzeko kultura ezagutu beharra dago. Bi funtzio nagusi betetzen dituzte mozorroek: beste pertsona baten edo animalia baten irudia hartzea eta mozorroa janzten duena nor den ezkutatzea.
 
Antzina errituetan erabiltzen ziren batez ere mozorroak; hiletetako, gizarte sarrerako eta [[totem]]ismoko errituetan. Aipatzekoak dira [[Antzinako Egipto|Egiptoko]] apaizek janzten zituztenak, Egipton eta Amerikan hildakoei ezartzen zizkietenak eta Afrikako, Amerikako eta Melanesiako tribu batzuek bere ospakizunetan erabiltzen zituztenak. Grezian erlijio errituetan erabiltzen ziren hasieran, baina garrantzi handiagoa izan zuten [[Dionisos]], [[Demeter]] eta [[Artemisa]]ren ohorezko jaietakoek. [[Antzinako Grezia|GreziaGrezian]]n hasi ziren antzerkian gogo aldarteak adierazten zituzten mozorroak egiten. Antzerkirako mozorro aberatsenetakoak [[Txina]]koak dira, XIV. mendetik aurrera erabiltzen direnak; zurez eginak dira, [[igeltsu]]zko geruza fin batek estaliak eta oso landuak. Aipatzekoak dira bestalde Japoniako borrokalarienak eta Zeilango medikuenak. Gaur egun maskarek ez dute antzinako esanahi sinbolikoa, baina artelan askoren iturri dira, eta oraindik ere erabiltzen dira, jaietan eta.
== Erreferentziak ==
{{ lur | data=2011/12/26}}
 
[[Kategoria:Inauteriak]]
[[nl:Kostuum]]
[[pl:Kostium]]
== Erreferentziak ==
{{ lur | data=2011/12/26}}