Mikhail Bulgakov: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
No edit summary
t Robota: Aldaketa kosmetikoak
2. lerroa:
Sobietar eleberrigile eta antzerkigilea (Kiev, 1891 - Mosku, 1940). Literaturan berandu samar hasi zelako, beharbada, Mikhail Bulgakov, 1920 inguruko errusiar idazle gazte gehienen ideologia politiko eta estetikoetatik at geratu zen. Eta nola ez zen bere ideiak ezkutatu zalea, ideologia ofizialaren aurkakotasuna jasan behar izan zuen: horra zergatik ez ziren haren idazlan gehienak argitaratu bera bizi zen artean. Baina, hala ere, ez zen marfilezko dorrean itxi, eta ahaleginak egiten segitu zuen, zen bezalakoa onar zezaten. Idazlearen eta aginpidearen arteko indarka hori bilakatu zen, hain zuzen, haren obraren gai nagusi. Errusiar tradizioan hain erroturik zegoen idazle-erantzukizun astunak ez zuen literaturaren parte jostaria gutxiestera bultzatu; aldiz, irudimenez gainezkako jario geldigaitza zuen, eta maite zituen literatura-egiuneak. Denetik idatzi zuen. Bere garaikoek, batez ere, antzerkigile gisa ezagutu bazuten ere, gaur egungo irakurleek aberastasun eta sakontasun gehiago aurkituko dute haren kontakizun eta eleberrietan.
 
=== Artista aginpidearen aurrez aurre ===
 
Bulgakov Kieven jaio zen, intelektual familia batean. Gaztetatik hartu zuen literaturarako eta antzerkirako grina, baina Medikuntza ikasi zuen, eta bi urtez egon zen sendagile, landan. Geroago idatzi zituen orduan izandako esperientziak ''Mediku baten oroitzapenak'' (1927) izeneko liburuan. 1918an, kontsulta-gela bat ireki zuen Kieven, iraultza puri-purian zegoela. 1920an, sendagintza utzi eta literaturatik bizitzea deliberatu zuen. Kaukaso aldera joan zen lehenik, eta gero, Moskun jarri zen bizitzen, behin betiko.
9. lerroa:
Kazetaritzako lan grisetatik bizimodua ateratzen zuen bitartean asko idatzi zuen, eta genero askotan saiatu zen aldi berean. Gai arantzatsuak erabiltzen zituen, eta kosta egiten zitzaion argitaratzaileak aurkitzea.
 
Moskuko Arte Antzerkiak berariaz eskatuta, Gerra Zibilari buruz idatzirik zuen eleberria (''Guardia zuria'', 1925) egokitu zuen antzerkirako, ''Turbindarren egunak'' izenburuaz. 1926an eman zen lehen aldiz, eta arrakasta ikaragarria izan zuen ikusleen aldetik, baina kritika proletarioa aurka atera zitzaion, eta sobietarren aurkakotzat eta ""barneko deserritutzat"" jo zuten egilea. Berehalaxe, satirazko beste bi komedia taularatu zituen Moskun: ''Zoeren apartamentua'' (1926), Vakhtangov antzokian, zenbait zirkulutako ustelkeria morala gaitzat harturik; eta ''Uharte purpura'' (1928), Tairoveko Ganbera Antzokian, antzerki-mundua eta zentsura gai hartuta.
 
Prentsa ofiziala berriro oldartu zitzaion eta, bat-batean, 1929aren hasieran, kendu egin zituzten antzokietatik haren lan guztiak.
21. lerroa:
Hamar bat urte kosta zitzaion -utzi eta berriro hasi- bere eleberri ezagunena bilakatuko zena amaitzea: ''Master i Margarita'' (''Maisua eta Margarita''), egilea hil eta askoz geroago argitaratu zena, 1966an. Estalinismoaren ostean, Bulgakoven obra pixkanaka-pixkanaka azaleratzen hasi zen, eta dezenteko arrakasta izan zuen errusiar irakurleen artean.
 
=== Hiru inspirazio-iturri ===
Gogolek bezala (zalantzarik gabe, idazle horri zor baitzion gehien), hiru iturri erabili zituen Bulgakovek idazterakoan: errealismoa, satira eta fantasia. ''Guardia zuria'', autobiografikoa, neurri handi batean, lehenengoan kokatzen da. Zurien alde atera zen errusiar familia baten zoria deskribatzen da bertan. Eleberriko heroiak, ohoreagatik eta aberriagatik borrokan ari direla, konturatzen dira agintariek alde egiten dutela toki segurura, soldaduak bertan behera utzita. Hala ere, edozein agintari zerbitzatzeko prest dauden oportunistak mespretxatzen dituztenez, historian lekurik gabe geratzen dira. Bulgakoven asmoa ez zen izan historiako fresko bat margotzea, ez eta Iraultzaren ""sintesi literario"" bat egitea ere; Bulgakovek, bere heroien ikuspegian kokaturik, gertakariak deskribatu baizik ez ditu egiten. Zenbait berezitasun (boltxebikerik ia ez azaltzea, esate baterako) gertakariak Ukrainako Kieven kokatzen direlako ulertzen dira. Errealismoaren pisua orekatzeko, saihestu ezinezko hondamendi baten susmo itogarria elikatzen duten digresio lirikoak eta pasarte onirikoak sartu zituen.
[[Fitxategi:Dom-muzey.jpg|thumb|left|Bulgakov Museoa, Moskun]]
Bulgakoven merituetako bat ""zuriak"" eleberriko on edo zintzo gisa aurkezteko ausardia izatea izan zen, ideologia ofizialaren ikuspegiaren kontra. ''Ihesa'' antzezlanean ere agintariek traizio egindako ofizial zurien gaia jorratzen da, baina trufazko tonuan.
 
Satiraren alorrean, kontakizun mordoxka bat idatzi zuen Iraultza ondorengo eguneroko bizitzako zailtasunak, burokraziaren gorakada, eta, Iraultzak gorabehera, gizadian betikoak diren bizio unibertsalak gaitzat hartuta. Hala ere, Bulgakovengan, ia beti, satirak fantasiara eramaten du, errealitatea desmuntatzeko bitarteko gisa erabiltzen baita, batez ere, ''Deabrukeria'' izenekoan. ''Zorigaiztoko arrautzak'' (1925) eleberri laburra, gizarte-esperimentazioko politika leninistaren arriskuei buruzko alegoria bat da: artean gutxi esperimentatutako aurkikunde zientifiko batez indarrez jabetu ondoren, burokrata batek narrasti ikaragarri batzuek Errusia inbaditzea eragiten du. ''Txakur-bihotza'' izeneko eleberria zientzia-fikzio filosofikoan sailkatu daiteke: kirurgialari batek txakur bat gizon eraldatzea lortzen du, baina ez du erdiesten haren piztia-atabismoak gainditzea eta, berehalaxe, arrisku publiko bilakatzen da.
 
Bulgakovek ez zuen sinesten gizartearen eraldatze iraultzailetik ""gizon berri"" bat jaioko zenik. Aldiz, belaunaldiak igaro ahala eraikitako kultura desegiteak gizarteak balioa galtzea ekarriko zuela uste zuen. Zientzia-fikziozko beste hiru antzezlan ere zor zaizkio: ''Adan eta Eba'', ''Dohatsutasuna'', eta ''Ivan Vassilievitch''.
 
Historia-gaiekin, berriz, beste bi antzerki-lan idatzi zituen: ''Jainkozaleen kabala'', Molièreren bizitzari buruzkoa, eta ''Azken egunak'', Puxkinen bizitza kontatzen zuena. Bi lan horietan, hala ere, autobiografia ukitu bat ere nabaritzen da: artistaren eta aginpidearen arteko gatazka tragikoaz ari baitira biak ala biak.
[[Fitxategi:Kiev-AndriyivskyyDescent-Bulgakov.jpg|thumb|200px|Bulgakoven irudia Kieven]]
 
=== ''Maisua eta Margarita'' ===
Gogoeta luzeen ondoren eta iturri askotariko (demonologia eta magia, erlijioen historia, Erroma, arkeologia, Palestina, eta abar) dokumentatze-lan nekagaitz eta zehatzetatik jaiotako ''Maisua eta Margarita'' eleberri korapilatsuan, Bulgakoven aurreko lanetan erabilitako gai eta gogoeta gehienak aurkitzen dira. Hiru gai ehotzen dira eleberrian: sobietar gizarteak arbuiatutako idazle baten patua, deabruak 1930eko hamarraldian Moskura egindako etorraldia, eta Kristoren nekaldia. Idazlearen eta aginpidearen arteko gatazka, kasu honetan, Pilatoren eta Jesusen arteko aurkakotasunaren argitan aurkezten da. Nekaldiaren kontakizuna ez da Ebanjelioetan oinarritzen, baizik eta, dirudinenez, David Straussen ikuspegi kritikoan. Gaiaren errealismoak Kristoren historikotasuna azpimarratzen du. Bulgakovek, era horretan, aurka egin zion garai hartako Sobietar Batasunean sobera hedatua zegoen tesiari, tesi horren arabera Kristo mitozko pertsonaia bat baizik ez baitzen. Nahiz eta eleberrian ''Fausto'' aipatzen den, Bulgakoven deabruak ez du zerikusirik Goetheren Mephistorekin. Izan ere, deabru tentatzaile bat izan ordez, gaiztoak zigortzeko tresna bat besterik ez baita. Zintzoak mendekatzean, badirudi, paradoxazkoa bada ere, ongia egiten duela. Deabruaren eta haren akolitoen pasadizoen bitartez, egileak sobietar gizartearen satira indartsu eta guztiz barregarria egin zuen.