Obanos: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
Adrar (eztabaida | ekarpenak)
tNo edit summary
t Robota: Testu aldaketa automatikoa (-batez-besteko +batez besteko)
32. lerroa:
 
=== Klima eta landaredia ===
Obanosko klima, mediterranear-kontinentala da, [[Izarbeibar]]ko bestelako herrietako klima bezalaxe. Haraneko lurrak, oso emankorrak dira, Errobo ibaiaren urei esker. Ibai hontan mendietatik datozen hainbat errekastoren urek egiten duten bat. [[Negu]]ak hotzak dira eta [[uda]]k sargoriak, dena den, ez hegoalderago dagoen [[Erribera]]n bezain beroak. Urteko batez- besteko tenperatura 13 eta 14 gradu artekoa eta prezipitazioak 500 eta 800mm bitartekoak dira (egun euritsuak aldakorrak dira garaieraren arabera, 70-90 egun batez-beste).
 
Gizakiaren agerpenaren aurretik, udalerrian amezti eta zumelak nagusi ziren. Ameztiak, gunerik hezeenetan aurki zitezkeen. Baina zoritxarrez nekazaritzaren hedapena dela eta, gaur egun ez da jatorrizko landarediaren arrastorik geratzen. Herriaren inguruko basoak, birlandaturiko pinu beltz eta lariziarren hektarea gutxi batzuek osatzen dituzte.