Klima ozeaniko: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
t r2.7.1) (robota Erantsia: be-x-old:Марскі клімат
t Robota: Testu aldaketa automatikoa (-batez-besteko +batez besteko)
4. lerroa:
[[Köppen klima sailkapena|Köppenen sailkapenaren]] arabera (Cfb), klima honen ezaugarri garrantzitsuenak hauek dira:
 
* C: Klima epela. Bere hilabete hotzeneko batez- besteko tenperatura 18 °C eta 0 °C artekoa da eta hilabete beroenekoa 10 °C baino altuagoa. Prezipitazioak lurruntzen den ura baino gehigo dira. Klima honetan baso mesotermikoak aurkitzen dira.
* f: [[Prezipitazio (meteorologia)|Prezipitazioak]] erregularrak urte guztian zehar, beraz, ez dago aro lehorrik.
* b: Uda leunak, hau da, hilabete beroeneko batez- besteko tenperatura 22 °C baino baxuagoa da. Gainera, Hilabeteko batez- besteko tenperaturak 10 °C baino altuagoak dira gutxienez 4 hilabetez.
 
== Euskal Herrian ==
13. lerroa:
[[Euskal Herria]]ren iparraldean (Gipuzkoa, Bizkaia, Nafarroa iparraldea, Lapurdi, Nafarroa Beherea eta Zuberoan) klima ozeanikoa da nagusi. Hauek dira [[Euskal Herriko klima|Euskal Herriko klima ozeanikoaren]] ezaugarriak:
 
* '''Tenperatura:''' Klima honen ezaugarri nagusiena tenperaturaren ikuspuntutik bere leuntasuna da. Hilabete hotzenean batez- besteko tenperatura 4 eta 9 °C artekoa izaten da, hilabete beroenekoa aldiz 18 eta 21 °C artekoa. Honela, urteko batez- besteko tenperatura 11 eta 14 °C artekoa da. Hotzagoa ala beroagoa altitudea eta itsasoaren hurbiltasunaren araberakoa da. Izotzari dagokionez, 0 °C neurtzen diren egunak ez dira asko izaten kostaldean, urtean 10 egun baino gutxiago. Barnealdeko haranetan eta batez ere Sakanan eta toki hozpelenetan 50 egun baino gehiago ere izaten dituzte (esaterako [[Altsasu]]k 52 egun).
 
* '''Prezipitazioa:''' Parametro honen ezaugarri nagusia bere erregulartasuna da. Urtaro guztietan ematen dira prezipitazioak eta ondorioz ez dago aro lehorrik. Klima ozeanikoa duten Euskal Herriko lurraldeetan 1000mm prezipitazio baino gehiago ematen dira urtean. Toki batzuetan askogatik gainditzen dira 1000mm horiek, esaterako [[Nafarroa]] eta [[Gipuzkoa]] arteko mugan. Zonalde hau da Euskal Herriko ingurune hezeena eta [[Artikutza]]n esaterako urtean batez-beste 2500mm prezipitazio batzen dira.