Masters eta Johnson: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
t r2.7.2) (robota Erantsia: ar, de, es, fr, hr, it, nl, no, sr
t Robota: Aldaketa kosmetikoak
1. lerroa:
'''Masters eta Johnson''' [[William Masters]]ek eta [[Virginia E. Johnson]]ek osatutako taldea, Estatu Batuetako ikertzaileak, [[giza sexualitate]]a ulertzeko garrantzi handiko aurkikuntzen egileak. Mastersek eta Johnsonek gizakiaren sexu-jokaera ikertu dute, eta arazo sexualen tratamenduari eta terapiari buruzko lanak ere egin dituzte. Bere ikerketak aurrera eramateko teknologia zabala erabili zuten, [[elektrokardiograma]]k, [[elektroentzefalograma]]k, kamerak eta baliabide biokimikoak eta abar, estimuluen aurrean gorputzak zein erantzun fisiologiko ematen zuen aztertzeko. Zenbait lan eman zituzten argitara elkarrekin, baina bat izan da bereziki garrantzitsua sexologiaren historian: ''Human Sexual Response'' (1966, ''Gizakiaren sexu-erantzuna''). Liburu horretan hizkuntza teknikoa erabili zuten, ikertzaileei zegoen zuzenduta, baina best-seller izatera iritsi zen. Beste lan aipagarri batzuk ere argitaratu zituzten, adibidez, ''Human Sexual Inadequacy'' (1970, ''Desegokitasun sexuala''), ''Pleasure Bond'' (1975, ''Plazerraren lotura''), eta ''Heterosexuality'' (1994, ''Heterosexualitatea''), [[Robert C. Kolodny]]rekin elkarlanean azkena. Masters eta Johnson 1971. urtean ezkondu ziren, eta 1993an dibortziatu.
== Erreferentziak ==
{{ lur | data=2011/12/26}}
 
[[Kategoria:Sexologoak]]
 
== Erreferentziak ==
{{ lur | data=2011/12/26}}
 
[[ar:ماسترز وجونسون]]