Lope de Vega: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
t r2.7.1) (robota Erantsia: be:Лопэ дэ Вэга, diq:Lope de Vega
t Robota: Aldaketa kosmetikoak
29. lerroa:
[[1590]]ean [[Toledo]]ra joan zen Albako dukearen idazkari gisa lan egitera. Garai hartan idatzi zituen La Arcadia (Artadia) eleberria eta El domine Lucas (Lucas maisua) antzerki lana ; azken horretan, Salamancako ikasle giroa erakusten du. 1594an Lope deVegaren bigarren alaba jaio zen, baina emaztea hil egin zitzaion erditze hartan. Handik urtebetera Lope de Vega Madrila itzuli zen herriz ere, Velazquez familiak eskatuta baitzuen Lope de Vegaren barkamena. Handik gutxira, ordea, Lope de Vega auzitan zen berriz ere Antonia Trillorekin izan zuen harremanaren ondorioz. 1598an Juana de Guardorekin ezkondu zen, irabaziak lortzeko asmoarekin antza denez. Filipe II.ak antzokiak ixteko agindua eman zuenean, Lope de Vegak Sarriako markesaren idazkari lanetan hasi behar izan zuen. Garai hartan, Lope de Vegaren bizitzako emakume garrantzitsuenetako bat agertu zen, Micaela Lujan (Camila Lucinda) hain zuzen. Micaela antzezlea zen, eta Diego Diaz komikoarekin ezkonduta zegoen, bi seme-alaba zituzten . Lope de Vega eta Micaela Toledon eta Sevillan bizi izan ziren eta bost seme-alaba izan zituzten. Baina 1608. urte inguruan hautsi egin zen haien arteko harremana. 1613an Madrila joan zen berriz ere bizitzera, eta denboraldi batez bizitza lasaia eraman zuen liburuak idazten eta baratza zaintzen.
 
[[irudiFitxategi:Casa-Museo de Lope de Vega (Madrid) 01.jpg|thumb|200px|[[1610]]etik aurrera Lope de Vegak Madrilen edukitako etxea. Egun, Lope de Vega museo-etxea da.]]
 
[[1605]]. urtetik aurrera oso harreman estua izan zuen [[Sessako dukea]]rekin; haren terzero izan zen eta eskutitz bidezko harreman berezia izan zuten. [[1613]]. urtea urte latza izan zen Lope de Vegarentzat, seme bat, Carlos Felix, eta emaztea, Juana de Guardo, hil zitzaizkion-eta; Lope de Vega krisi izpiritual larrian sartu zen, eta 1614an apaiz sartzea erabaki zuen. [[1616]]. urtean, ordea, Lope de Vegaren bizitzan izan zen pasiorik handiena azaldu zen: Marta de Nevares Santoy, hamazazpi urteko emakume ezkondua. Marta de Nevaresi senarra hil zitzaionean Lope de Vegarekin joan zen bizitzera eta bi semealaba izan zituzten. Baina hainbat zoritxar geratu zitzaizkion Lope de Vegari: Marta itxutu egiten da eta 1628an burua galtzen du erabat; bere seme Lope Felix ito egiten da [[Moluka]] uharteetan; bere alaba Antonia Clara bahitu egiten du konde-dukearen babespeko batek.
54. lerroa:
 
=== Antzerkia ===
[[irudiFitxategi:Lope de vega 02.jpg|thumb|260px|''El testimonio vengado'' komediaren azala.]]
 
Lope de Vegak ''Arte nuevo de hacer comedias en este tiempo'' ([[1609]], ''Garai honetan komediak egiteko antze berria'') lanean azaldu zituen antzerkigintzari buruz zituen teoriak. [[Berpizkunde]]ak [[Aristoteles]]en Arte poetikoa eta [[Horacio]]ren Epistola Pisondarrei lanetatik ondorioztatzen ziren teoriak berpiztu zituen eta horiek finkatzea zen higikunde haren helburua. Bi antzerki sistema elkarren desberdinen arteko kontrastea nabarmendu zen [[XVI. mende]]an: Erdi Aroko eliz antzerkitik eratorria batetik, eta bestetik, humanista, [[Plauto]]ren eta [[Terentzio]]ren komediaren eta [[Seneka]]ren trajediaren araberakoa. Europan, oro har, bi sistema horien arteko borroka izan zen, Espainian, aldiz, lehenengo sistema nagusitu zen, nahiz eta bigarren sistemaren hainbat ezaugarri bereganatu zituen. Baina sistema guztien gainetik, Lope de Vegarena izan zen nagusi. Antzerki klasikoak hiru unitate, ekintza, denbora eta lekua hain zuzen, mantentzea eskatzen zuen; Lope de Vegaren teoriaren arabera, ordea, antzerkiak sinesgarri izan behar zuen, eta hori hala izan zedin, ekintzaren unitateari eutsi eta beste biak baztertu behar ziren. Trajediaren eta komediaren arteko bereizkuntza zorrotza ere ez zen ezinbestekoa Lope de Vegarentzat.
63. lerroa:
 
=== Lan nagusien zerrenda ===
[[irudiFitxategi:Monumento a Lope de Vega (Madrid) 01.jpg|thumb|160px|right|Lope de Vegaren omenezko oroitarria, Madrilen ([[José López Salaberry|J. López Salaberry]] eta [[Mateo Inurria|M. Inurria]], 1902).]]
 
* ''La Arcadia'', [[1598]].
88. lerroa:
 
{{DEFAULTSORT:Lope de Vega, Félix}}
== Erreferentziak ==
{{ lur | data=2011/12/26}}
 
[[Kategoria:Barrokoa]]
[[Kategoria:Gaztelaniazko poetak]]
98 ⟶ 101 lerroa:
 
{{NA lotura|es}}
 
== Erreferentziak ==
{{ lur | data=2011/12/26}}
 
[[an:Lope de Vega]]