Karl Benz: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
Koro (eztabaida | ekarpenak)
No edit summary
Koro (eztabaida | ekarpenak)
No edit summary
26. lerroa:
 
'''Karl Friedrich Benz''' ([[Karlsruhe]], [[Baden-Württemberg]], [[1844]]ko [[azaroaren 25]]a - [[Ladenburg]], [[1929]]ko [[apirilaren 4]]a) ingeniari [[alemania]]rra izan zen eta [[autoa]]ren asmatzaileetako bat jotzen da.
 
== Biografia ==
[[Fitxategi:CarlBenz.jpg|thumb|left|180px|Karl Benz]]
[[Fitxategi:1885Benz.jpg|thumb|180px|Benzen ibilgailua 1885n]]
Karl Friedrich Benz [[Karlsruhe]]n jaio zen, [[Baden-Württemberg]]en, [[1844]]ko [[azaroaren 25]]ean. Ezkontzaz kanpo jaio zen eta gurasoek Michael Karl Benz deitu zioten, gero aldatuko zuen izena eta Carl Friedrich Benz hartu.
 
[[1845]]ean ezkondu ziren gurasoek eta Josephine eta John George Benz bikotea [[Karlsruhe]]ra joan ziren bizitzera, bere semearekin batera. Aita [[Baden]]eko ferrokarrilean lokomotora ingeniaria izango zen eta [[neumonia]]k hilko zuen [[1846]]ko udan. Ama alargunak nola edo hala atera behar izan zuen semea umezurtza aurrera eta ikasketak eginaraztea lortu zuen.
 
[[1872]]ko uztailean, Bertha Ringerrekin ezkondu zen eta 5 seme-alaba izan zituzten:
* Eugenio ([[1873]]ko maiatzaren 1ean)
* Richard ([[1874]]ko urriaren 21ean)
* Klara ([[1877]]ko abuztuaren 1ean)
* Thilde ([[1882]]ko otsailaren 2an)
* Elena ([[1890]]eko martxoaren 16an)
 
[[1871]]n, lehen enpresa eraiki zuen, eraikinerako materialak salduz.
 
[[1883]]an, motor industrialak eraikitzen hasi zen [[Mannheim]]en. Hauetako bat monozilindrikoa zen, 958 cm³ zituena, 0,75 zaldi eta urak hozten zuen, [[1885]]ean, hirian zehar trizikloan ibiltzea lortu zuelarik.
 
[[1886]]ko [[urtarrilaren 29]]an, Karl Benzek 3 gurpiletako ibilgailu baterako 37.435 zenbakidun patentea eskatu zion gobernu alemaniarrari, historiako lehen automotorea kontsideratzen dena. ''Motorwagen'' izena eman zioten eta Municheko Deutsches Museumean dago ikusgai.
 
[[1888]]an egokituko zizkioten Benz Comfortableri lehen kautxozko neumatikoak.
 
[[1899]]an 572 ibilgailuetako ekoizpena egin zen eta urte honetan agertu zen lehen lasterketarako autoa. Benz auto fabrikatzaile garrantzitsuenetakoa zen, jada.
 
[[1890]]ean bi sozio elkartu zitzaizkion: Friedrich von Fischer, administrazioaz arduratuko zena, eta Julius Ganss, salmentaz. Horrela, handik aurrera, Benzen lana autoen alde teknikoaren garapena izango zen.
 
[[1893]]an, 4 gurpildun lehen Benz autoa etorri zen, Benz Victoria, eta hurrengo urtean, berriz, Benz Velo, etorriko ziren lehen kamioien oinarria.
 
[[1910]]ean, Benzek [[Gaggenau]]ko ''Süddeutsche Automobil-Fabrik'' sortu zuen.
 
[[1924]]tik [[1926]]ra arte bitartean, Benz eta Daimler batasun prozesuari ekin zioten eta [[Daimler-Benz]] enpresa sortu zuten.