Konstituzio: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
t r2.7.1) (robota Erantsia: csb Aldatua: ku, li, tl
t Robota: Aldaketa kosmetikoak
5. lerroa:
Estatu baten ekintza politiko, sozial, ekonomiko, eta abar erregulatzen duen arau nagusia denez, idatzia izan ohi da. Bi zati nagusiz osatu ohi da: organikoa, botereen arteko harremanak erregulatzen dituena, eta dogmatikoa, herritarren eskubide eta betebeharrak finkatzen dituena.
 
== Sarrera ==
 
Konstituzioa estatu baten arau juridiko gorena da. Batetik, estatu horrek bere boterea nola erabili eta antolatu behar duen arautzen duten arau- eta erakunde-multzoa zehazten du; bestetik, herritarren oinarrizko eskubide eta askatasunak bermatu eta ezagutzeko balio duen nahitaezko tresna da.
19. lerroa:
[[Fitxategi:Cadizko konstituzioa.PNG|frame|none|alt=Espainiako lehenengo konstituzioaren aldarrikapena, 1812an, Cadizko gorteetan.|Espainiako lehenengo konstituzioaren aldarrikapena, 1812an, Cadizko gorteetan.]]
 
== Konstituzio-ereduak ==
* Eredu arrazional–arautzailea.
Konstituzioaren inguruko teoriaren bilakaeran erabili izan diren eredu nagusiak azaltzeko, bereziki egokia da Garcia Pelayoren interpretazio-tipologia: Ikuspuntu horretatik begiratuta, Konstituzioa behin betiko (botere konstituziogilearen sormen-egintzaz) finkatutako arau-multzotzat hartzen da, eta hark zehazten ditu estatuaren organo eta egitekoak. Konstituzioa, bada, arau juridiko sistema batekin berdintzen du irizpide horrek, eta zuzenbidea berez arrazionala delako ustea du oinarri. Jakintzat ematen da Konstituzioa dela ordena jakin bat sortzen duena, eta hura dela botere- eta zilegiztze-iturri bakarra.
37. lerroa:
Zuzenbide konstituzional klasikoak ikuspuntu positibista nagusi zela osatu zuen lehen konstituzio kontzeptua. Legearen subiranotasuna ez dator aurretiazko printzipio ideologiko edo historikoetatik, inongo agintek legez kanpo ezin jardun izate hutsetik baizik. Oinarrizko eskubideak berak ere ez dira “berezko” edo “estatua baino lehenagoko” moduan ulertzen, bere buruari mugak jartzeko prest dagoen estatuaren isla moduan baizik. Zuzenbide konstituzionalak zuzenbide positiboaz arduratu behar du, nahiz eta susmoa izan zuzenbide positibo hori ez dela lege-araudi soiletan agortzen. Ezinezkoa da, gainera, gizarte-bizitzarekiko loturarik gabeko irizpide abstraktu eta formalisten bidez ulertzea. Lehen Mundu Gerraren ondoren bereizi egin ziren eskolak, eta ikuspuntuak berritu zituzten, erregimen konstituzionalen egonkortasuna edo hondoratzea azaltzeko beharrezkoak ziren faktore soziologiko eta politikoak kontuan hartuz.
 
=== Eredu konstituzionalaren jatorria eta urratsak ===
Konstituzioak era askotara sortu izan dira herrialdeen arabera. Batzuetan, konstituzioa estatu berri baten jaiotzearekin batera sortzen da, Estatu Batuetan, Belgikan edota 1918az gero Europako erdialdeko estatu berrietan gertatu bezala; beste batzuetan, dagoeneko tradizio luzea duten estatuetan sortzen dira, erregimen politikoa aldatzen delako (Frantzian 1989. urtean, Iraultzaren ondorioz); zenbait estatuk, azkenik, indarrean dauden konstituzioak izan arren, oinarrizko testua aldatzea erabaki dezakete. Egituratze-erari dagokionez, gaur egungo konstituzioak emandako kartak (botere konstituziogile den aldetik Erregeak emanak), paktu doktrinarioak (subiranotasun partekatua) edota nazioaren edo/eta herriaren subiranotasunaren emaitza izan daitezke; azken horrek estatu federalek ordezkatzen duten lurralde-aldaera ”paktista” izan dezake
 
46. lerroa:
4. Bigarren Mundu Gerraren ondoren izaera soziala (esku-hartzailea eta babeslea) duten konstituzio demokratiko berriak sortu ziren Europako mendebaldeko herrialdeetan, Frantziako, Italiako eta Alemaniako faxismoen demokraziaren aurkako esperientzien ondoren.
 
=== Konstituzioen edukia ===
Doktrinaren tradizioaren arabera, bi alderdi handi eta berezik osatzen dute Konstituzioa: alde dogmatikoak eta alde organikoak.
 
65. lerroa:
Guztiarekin ere, printzipio sozio-ekonomiko horiek, zuzenean ezin eska daitezkeen arren, botere publikoek aldarrikatutako helburu programatikoen aurka joka dezaten eragozten dute, eta, nola edo hala, aipatutako helburuak bilatzera bultzatzen dute.
 
=== Botere konstituziogilea ===
Subiranotasunaren teoria da (bere bi aldaeretan, bai nazio-subiranotasunari eta bai herri-subiranotasunari dagokionez) Frantziako iraultzak konstituzionalismoari egindako ekarpen nagusietako bat. Subiranotasunaren teoriaren arabera, nazioa edo herria da boterea bere esku duena. Botere horren erabilera ezin da zatitu, ezta alienatu ere, eta bozeramaile adituen bitartez, hau da, gehienen nahia interpreta dezaketen ordezkari politikoen bitartez gauzatzen da.
 
78. lerroa:
Botere konstituziogileak beste muga batzuk ere baditu, nahiz Konstituzioaz kanpokoak, nahiz borondate politikoak erakarriak. Lehen kasuan, zuzenean baldintzatzen duten faktore politikoak daude (adibidez: Bigarren Mundu Gerraren ondoren Japoniako eta Alemaniako konstituzioek defentsa-gaietan dituzten murriztapenak) eta bigarrenean, konstituzioa aldatzeko partaideen esku-hartzea nahitaezkoa duten estatu federalen egoera bereziari buruz, politika-era honek tradizioz duen ikusmolde “paktista” dela eta.
 
=== Konstituzioaren erreforma ===
Konstituzio oro da indar politikoen eta gizarte-indarren arteko aldi baterako orekaren erakusgarri, eta idazten duten taldeak dira indar horien ordezkariak. Funtsean, gehienentzat onargarri den adostasunik handiena lortzea da helburua, konstituzio formala eta materiala elkarri ahalik eta gehien hurbiltzeko. Alabaina, begien bistakoa da konstituzioa idazteko orduan ezin direla aurrez ikusi etorkizunean izan ditzakeen garapen guztiak; ezinbestekoa da, beraz, ondorengo jarduera politikoak beragan eragina izatea. Horregatik da beharrezkoa konstituzioaren erreformarako mekanismoak arautzea. Egonkortasun politikoaren eta edozein ordenamenduk nahitaezko duen egokitzapenaren arteko oreka aurkitzean dago kakoa. Idatzizko konstituzio gehienak zurrunak dira, eta, ondorioz, aldatu ahal izateko barnean hartu behar du ohikoetatik ezberdinak diren organo eta prozeduren bitartez berrikusteko ahalmena. Konstituzioak erreformarako mekanismo bereziak izatea zurruntasun horren adierazgarri nabarmena da, eta, segurtasun juridikoaren printzipioan oinarrituta, sistemaren egitura aldatzeko ez baina, aitzitik, gordetzeko balio duen berme gehigarria. Aldi berean, mekanismo horiek mugak jartzen dizkiote “botere konstituziogileari”, “herri subiranoak” klausula horien mendean jartzea onartzen baitu.
 
103. lerroa:
 
{{politika zirriborroa}}
== Erreferentziak ==
{{ lur | data=2011/12/27}}
 
[[Kategoria:Legeak]]
 
{{NA lotura|ko}}
 
== Erreferentziak ==
{{ lur | data=2011/12/27}}
 
[[als:Verfassung]]