«Karlos IV.a Nafarroakoa»: berrikuspenen arteko aldeak

t
Robota: Aldaketa kosmetikoak
t (Robota: Aldaketa kosmetikoak)
[[Fitxategi:Princep carles de viana.jpg|thumb|alt=|Karlos Vianako Printzea, aragoiar kodize batean]]
 
Karlos IV.a, '''Vianako printzea''' edo '''Karlos Trastamarakoa eta Evreuxekoa''', (Peñafiel, Valladolid, 1421eko maiatzaren 29 - Bartzelona, 1461eko irailaren 23), Aragoiko eta Nafarroako infantea, Vianako printzea eta Gironako printzea (1458 - 1461), Gandiako dukea (1439 - 1461) Montblanceko dukea (1458 - 1461) eta Nafarroako Erresumako erregaia (1441 - 1461) izan zen.
 
Vianako Karlos Aragoiko Joanes II.aren —Aragoiko Alfontso V.aren anaia txikia— eta Nafarroako Blanka I.aren —Nafarroako Karlos III.aren alaba— semea zen. Bi arreba izan zituen: Nafarroako Blanka II.a eta Nafarroako Leonor I.a.
== Ondorengotzaren gaineko liskarrak ==
 
Nafarroako Karlos IV.a izan behar zuena, Vianako printzea izan zen (1423-1461). Titulu hau bere aitona zen Karlos III.ak sortu zuen, 1423an, harentzat eta bere ondorengo erregaientzat. Vianako printzeari zegokion Nafarroako errege izatea ama hiltzean, halaxe erabaki baitzuten aitonak, amak berak eta Nafarroako gorteek. Erabaki hau, ordea, ez zuen aintzat hartu Joanes II.ak. Aitaren eta semearen arteko hainbat liskarren ondorioz, bien arteko harremana erabat gaiztotu egin zen, eta 1451ko irailean erregetzerako gerra zibila piztu zen Nafarroan.
 
Gaztelako tropek zuzenean parte hartu zuen gatazka horretan, Vianako printzearen alde. Karlos printzea preso hartu zuten Oibarren, eta preso zegoela, haren anaiaordea Fernando, Fernando ''Katolikoa'' erregea izan zena, jaio zen. 1453an askatu zuten, baina 1455ean Joanes II.ak Leonor alaba gazteena, Gaston Foixkoaren emaztea, hautatu zuen ondorengo, Vianako printzea eta honen arreba Blanka behin betiko bazter utzita.
* VERD MARTORELL, Gabriel (1986). Cristóbal Colón y la revelación del enigma. [[ISBN 978-84-398-7877-3]]
* VERD MARTORELL, Gabriel (1992). Cristóbal Colón era noble y de sangre real. [[ISBN 978-84-604-1727-9]]
== Erreferentziak ==
{{ lur | data=2011/12/27}}
 
[[Kategoria:Nafarroako errege-erreginak]]
[[nl:Karel van Viana]]
[[pt:Carlos, Príncipe de Viana]]
== Erreferentziak ==
{{ lur | data=2011/12/27}}