José Manuel Caballero Bonald: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
t José M. Caballero Bonald izenburuaren ordez, José Manuel Caballero Bonald ezarri da
t Robota: Aldaketa kosmetikoak
2. lerroa:
 
Poesia sinbolikoa eta intimista da berea, bere garaiko gizartearekiko adostasunik eza erakusten duena. Hizkera aberatsa darabil, barrokismoa eta herri-hizkuntza bateratzen dituena. 1950eko belaunaldi poetikoko kide da, Valverde, [[Ángel González]], [[Gil de Biedma]], Barral, [[Claudio Rodríguez]] eta beste hainbatekin batera. 1984an, ''Laberinto de fortuna'' (''Zortearen labirintoa'') kaleratu zuen, eta handik urte batzuetara ''Diario de Argónida'' (1997, ''Argonidaren egunkaria''). Eleberrigintzan hasi zelarik, 1961ean Biblioteca Breve saria eman zioten ''Dos días de setiembre'' (''Iraileko bi egun'') liburuagatik. [[Errealismo sozial]]aren kutsu nabarmena du nobela honek, eta Andaluziako herri batean aberatsen eta nekazari txiroen arteko ezberdintasunak ditu oinarritzat. ''Agata ojo de gato'' (1974, ''Agata katu-begi'') idatzi zuen ondoren, errealismo magikoaren mugetan dabilena. ''Tiempo de guerras perdidas''ek (1995, ''Gerra galduen garaia'') kutsu autobiografikoa du, baita ''La costumbre de vivir'' (2001) lanak ere. ''La novela de la memoria'' (2010) lanak aurreko biak biltzen ditu ale bakar batean. Saiakera-libururik ere idatzi izan du Caballero Bonaldek, hainbat gairen ingurukoak: ''Breviario del vino'' (1980, ''Ardoaren eskuliburua''); ''Narrativa cubana de la revolución'' (1968, ''Iraultza garaiko Kubako narratiba''); ''Luces y sombras del flamenco'' (1975, ''Flamenkoaren argiak eta itzalak''); ''Sevilla en tiempos de Cervantes'' (1991, ''Sevilla Cervantesen garaian''); ''Mar adentro'' (2002); ''José de Espronceda'' (2002); Encuentros con la poesía (2006); ''Un Madrid literario'' (2009).
== Erreferentziak ==
{{ lur | data=2011/12/26}}
 
[[Kategoria:Espainiako poetak]]
10 ⟶ 12 lerroa:
[[en:José Manuel Caballero]]
[[es:José Manuel Caballero Bonald]]
== Erreferentziak ==
{{ lur | data=2011/12/26}}