Jose Gardoki: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
 
t Robota: Aldaketa kosmetikoak
1. lerroa:
'''José Gardoki''' [[Bizkai]]ko itsasgizona ([[Bilbo]], [[XVIII. mende]]aren bigarren erdian - [[Manila]], [[Filipinak]], [[1816]]). Oso gazte zela hasi zen itsas armadan eta teniente kargua eskuratu zuen [[Mantxako ubidea]]n ontzi ingelesen aurka aritu ondoren (1779). 1782. urtean berriro ere ingelesen aurka [[Gibraltargo itsasartea]]n borrokatu ondoren, [[Magallanes itsasarte]]ra jo zuen bertako kostaldeko planoak zehazteko asmoz. Berriro Europara itzulirik, Bresten egon zen 1802. urtean [[Ingalaterra]]rekin bakea izenpetu zen arte. 1803an Cadizko itsas departamentuko gobernari nagusi izendatu zuten. 1805. urtean, [[Trafalgargo itsas gudua]]n parte hartu zuen, ''Santa Ana'' ontziko buru zela, eta zauri larriak izan zituen. Napoleonen aurkako gerran borrokatu ondoren, Habanako Armategiko buruzagi izan zen 1810-1813 bitartean eta [[Filipinetako Itsas komandante ]]eta kapitain nagusi izendatu zuten ondoren.
== Erreferentziak ==
{{ lur | data=2011/12/27}}
 
[[Kategoria:Euskal Herriko militarrak]]
[[Kategoria:Bilbotarrak]]
[[Kategoria:1816ko heriotzak]]
== Erreferentziak ==
{{ lur | data=2011/12/27}}