Izen: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
t Robota: Aldaketa kosmetikoak
63. lerroa:
 
 
Izenordainei ere [-arrunta] tasuna dagokie, ez baitute mugatzailerik onartzen. Horrenbestez, izenordainak izaera berezia duten izenak izango dira. Beraz, [±izenordaina] tasuna ere kontuan izanez gero, honako multzo hauetan banatu daitezke euskaraz izenak:
[[Fitxategi:Izenen sailkapena.png|left|500 px|Izenen sailkapena]]
Bereizketa horrek testuingurua du irizpide. Esan nahi baita, testuinguruan zer-nolako elementuak ager daitezkeen edo ager ez daitezkeen (mugatzailea, bereziki) hartzen dela kontuan, ez besterik. Ohiko gramatiketan, ordea, esanahia ere kontuan hartu izan da izen arrunta eta arrunta ez dena, propioa, bereizteko. Esanahian oinarritzen den bereizketak, batez ere, ortografiari begira izango du garrantzia. ''Bizkaia'' edo ''Jainkoa'' mugatzailea duten izen-sintagmak dira, baina, erreferente bakarra dutenez, esaten da propioak direla, eta, horrenbestez, esaten da letra larriz idatzi behar direla. Baina, ortografia gorabehera, gramatikaren aldetik axola duen bereizketa da ea izen batek mugatzailea behar duen ala ez. Alde horretatik, erreferente bakarra badu ere, ''Jainko'' bezalako izen bat, edo ''Azpeitia'' bezalako bat izen arruntak direla esan behar da, bai batak bai besteak, biek, mugatzailea eskatzen baitute.
87. lerroa:
''Su handia zegoen basoan.''
 
=== Izen bizidunak eta izen bizigabeak: [± biz] ===
 
Bereizketa honek ere esanahia hartzen du kontuan, baina ondorio handiak ditu euskal sintaxian eta morfologian, deklinatzean desberdin joka baitezakete izen bizidunek eta bizigabeek:
112. lerroa:
Izen konplexuek, berriz, badituzte beste osagaiak beren barnean, eta, jakina, hitz hori osatzen duten osagai horiek egituratuak egon ohi dira. Adibidez, honako hauek hitz konplexuak dira: BANKETXE (BANKU+ETXE), GORRITASUN (GORRI+TASUN).
 
==== Izen eratorriak ====
Izen eratorriak oinarri batez eta atzizki edo aurrizki batez osatuak dira. Oinarria hitz mailakoa izango da: beste izen bat, edo aditz bat edo adjektibo bat. Oinarri horri bestelako elementu bat erantsiko zaio.
Euskaraz, batez ere atzizkiak dira oinarriei eransten zaizkienak. Beraz, hona zenbait izen eratorri: EGILE, HARROKERIA, SUKALDARI (Adibide horietan oinarri desberdinak daude: EGIN aditza da; HARRO, adjektiboa; SUKALDE, izena. Gainera, SUKALDE izen elkartua da, SU eta ALDE osagaiak aski erraz bereiz baitaitezke.
133. lerroa:
|}
Bestalde, gogoan izan, batez ere [izena+izena] tankerako izen elkartuetan, oinarriko bi izen horiek izan daitezkeela eratorriak. KALE-GARBITZAILE edo LIBURU-SALTZAILE, adibidez, izen elkartuak dira, biak bi izenez osatuak, baina bigarren osagaia, bere aldetik, izen eratorria da: GARBI+TZAILE, SAL+TZAILE.
== Erreferentziak ==
{{ lur | data=2011/12/27}}
 
[[Kategoria:Izenak]]
181 ⟶ 183 lerroa:
[[zh:名称]]
[[zh-yue:名]]
== Erreferentziak ==
{{ lur | data=2011/12/27}}