Islamismo: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
t r2.7.1) (robota Erantsia: ko:이슬람주의, ro:Islamism, zh:伊斯兰主义
t Robota: Aldaketa kosmetikoak
5. lerroa:
1970eko hamarraldiaz geroztik, mugimendu honetako alderdirik erradikal eta bortitzena izendatzeko erabiltzen da, normalean fundamentalismo edo integrismo islamiarra deitzen dena izendatzeko, nahiz eta islamismoak, berez, indarkeriaren bidea gaitzesten duen.
 
== Ideologia eta ekintzak ==
Islamismoaren barruan ideologia-joera bat baino gehiago aurkitu daitekeen arren, helburu batek batzen ditu denak: [[Koran]]a hitzez hitz interpretatuz bizi den gizarte-motara itzultzea. Gobernu eta erakunde laikoak ez dira gizarte musulmanaren ezaugarritzat hartzen. Eredutzat ''umma'' hartzen da (islamiar komunitatea). Kezka nagusietako bat berdintasunarena dute: beren gizarte barruko desberdintasunak ez ezik, herrialde aberatsen eta pobreen arteko aldeak ere gaitzesten dituzte. Beste kezka bat kulturarena da: mendebaldeko ohiturak (arropa, balioak, gizarte-ereduak, egitura politikoak, hizkuntza, nortasuna) azalekoak eta arriskutsuak direla eta beren kultura galarazten ari direla uste dute.
 
16. lerroa:
Islamismoa hirietan eta jatorri apaleko gazte ikasien artean ari da zabaltzen, batez ere lanpostu ugari jatorri aberatseko jendeari ematen zaiola uste dutelako. Ez dute gizartea hankaz gora jarriko duen iraultzatzat hartzen islamismoa, balio zaharrak berreskuratuko dituen eta gainbehera dakarten elementuak kanporatuko dituen iraultzatzat baizik. Nekazari-herrietan dirauten balio zaharkituak ere utzi eta berritu egin nahi dituzte. Horretarako, ez dituzte aurrerapen teknologikoak gaitzesten; aitzitik, beren gizartean orokortu nahi dituzte. Emakumeei buruzko iritzia oso desberdina da joeren arabera, baina, gehienetan, emakumeek islamiar egiturak beren burua askatzeko onartu dituzte. Emakumeek lan egiteko eta politikan eta gizartean eragina izateko eskubidea dutela defendatzen du islamismoak. Baina, oro har, islamiar taldeek uste dute gizonari bizitza soziala dagokiola eta emakumearen ardura nagusia familia dela; hala ere, oso gutxitan gertatzen da emakumea etxeetan gordeta edukitzea. 1980 eta 1990 arteko krisialdi sozioekonomikoak, herrialde musulman gehienetan mendebaldeko ohiturak hartu izanak, eta ekonomiaren globalizazioak mesede handia egin zioten islamaren oinarrira itzultzeko eta berezko nortasuna bilatzeko ahalegin horri.
 
== Indarkeria ==
Islamiar mugimendu batzuk indarkeriaren aldeko dira, eta estatuari izaera erlijiosoa emateko bide gisa ikusten dute. Islamiar fundamentalisten lehen atentatuak ''Anaia Musulmanak'' edo ''Jihad islamiarra'' deituriko taldeak ''Hezbola'' mugimendu xiitaren beso armatuak egin zituen 1945ean. Mugimendu hori 1928an sortu zuen Egipton Hasan al-Banna-k. 1970eko hamarraldian talde armatuak ugaritu egin ziren. Egipto, Siria eta Jordanian, bertako erregimen laikoetan ezegonkortasuna sortzea zuten helburu. 1981ean, ''Jihad''-eko kide batek Egiptoko presidente [[Anwar al-Sadat]], hil zuen. 1983an talde horrek berak AEBko eta Frantziako soldaduen aurkako bi atentatu egin zituzten Libanon. Talderik bortitzena, ''[[Hamas]]'', 1988an sortu zen. ''Jihad''-en adar batetik eratorria da, eta [[Palestina]]ko estatua ezartzeko [[Israel]]en aurka borroka armatua egitea defendatzen du. Persiar Golkoko gerraren ondoren (1991), islamiar terrorismoa indarturik berpiztu zen.
 
35. lerroa:
* [[Jihadismo]]a
* [[Islam]]a
== Erreferentziak ==
{{ lur | data=2011/12/26}}
 
[[Kategoria:Islama]]
40 ⟶ 42 lerroa:
 
{{NA lotura|ar}}
 
== Erreferentziak ==
{{ lur | data=2011/12/26}}
 
[[ar:إسلام سياسي]]