Mitanni: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
EmausBot (eztabaida | ekarpenak)
t r2.6.4) (robota Aldatua: id:Mitanni
t Robota: Testu aldaketa automatikoa (-batetan +batean)
7. lerroa:
Akadiarren garaitik, hurritak, Tigris ibaiaren ekialdean bizi ziren, [[Mesopotamia]]ren iparraldeko zatian, eta Khabur haranean, [[Nuzi]]n, [[Ugarit]]en eta [[Hattusas]]eko hititar artxiboetan aurkitutako testuetan aipatuak dira. [[Mari (antzinako hiria)|Mariko]] testu kuneiformeek amorieraz eta hurriteraz izenak dituzten Mesopotamia iparraldeko hiri-estatuetako gobernariak aipatzen dituzte.
 
Uste denez, hurritar tribu etsaiak eta hiri-estatuak, dinastia bakar batetanbatean batu ziren, elite indoeuropar batek gobernatua, [[K. a. 1595]]ean jasan zuen [[Mursili I.a]]ren hititar arpilaketagatik eta [[kasitar]]ren inbasioagatik [[Babilonia]]ren pot egitearen ondorioz. Alepporen hititar konkista, uneko asiriar erregeen ahuldadea eta hititarren barne borrokek, botere hustasun bat eragin zuten Mesopotamia iparraldean. Honek, Mitani erresuma sortzera eraman zuen. Izen ariarrak, batez ere, erregeen eta mitaniar jainkoen izenetan islatzen dira. Beste alde batetik, hurritar elementua, antzinako sumeriar kulturaren igorlea izan zen.
 
Mitani edo [[Khanigalbat]]en lehen idatzizko aipamena Bogazkoyko testu hititarren akadiar bertsian agertzen da, [[Hattusili I.a]]ren erregealdiaren garaikoak. Khanigalbat eta Mitani ezberdintasunik gabe erabiltzen dira, lehenengo hitza antzinakoagoa den arren. Aldi berean, [[Khurri]] eta Mitani, estuki lotutako hitzak dira, hizkuntza elkarte bereko ondoko lurraldeei baitagozkie, ohi, errege berberak gobernatuak. Hala ere, geografiari dagokionez, Khurri Goi Siriarekin bat dator, Kaukasoa eta [[Van aintzira]]ren artean, Khanigalbat Goi Mesopotamian dagoen bitartean, aurrekoaren iparralde eta ipar-ekialdean, Tigris eta Eufrates ibaien artean.