Rigel: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
t Robota: Testu aldaketa automatikoa (-segundu +segundo)
t Robota: Testu aldaketa automatikoa (-batetan +batean)
10. lerroa:
Sistemako osagai nagusia, [[supererraldoi]] zuri-urdinxka bat da, B8Iab [[mota espektral]]ekoa, 11500º Kelvineko tenperaturarekin. Izar oso masiboa, 18 [[eguzki masa]]ko masa baitu, gure eguzkiarena baino 50.000 aldiz handiagoa den argitasun batekin dizdiratzen du; argi [[ultramore]]a kontutan hartzen bada, bere argitasuna, gure Eguzkiak igorritakoaren halako 85.000raino igotzen da. Bere erradioa, gure eguzkiarenaren halako 73 da (0,34 unitate astronomikokoa dena), eta, beraz, gure eguzkiaren tokian balego, ia [[Merkurio]]ren orbitaraino hedatuko litzateke. Oso aurreratua bere [[eboluzio]]an, oso litekeena da bere barnean heliozko nukleo hil bat egotea, helioa karbonoan eta oxigenoan fusionatzen ere egon daitekeen arren, [[erraldoi gorri]] fasetik igaro ondoren.
 
Nebulosa gune batetanbatean mugitzen denez eta hain dizdiratsua denez, Rigelek, gertuko zenbait hauts laino argiztatzen ditu, horietatik nabarmenena, [[IC 2118]] edo Sorgin Buru Nebulosa delarik. Rigel, dirudienez, [[Orion Nebulosa]]ri ere lotuta dago, nebulosa hau, ikusmen lerro berean dagoen arren, Lurretik bi aldiz urrunago dagoelarik. Distantzia diferentzia gora-behera, Rigelen espazioko ibilbidearen proiekzioak, estimatutako bere adina, 10 milioi urtekoa kontutan hartuz, nebulosatik gertu kokatzen du. Rigel, batzuetan, [[Orion OB1 Izar Elkartea]]ren kidetzat hartzen den arren, gugandik hurbilegi dagoela dirudi elkarte horretako benetako kidetzat hartua izateko, Betelgeuse bezala, bere jaiotza tokitik kanporatua izan ez bazen behintzat.
 
Rigel, bere dizdiran aldaketa txikiak dituen [[izar aldagarri]] bat da, izar supererraldoietan oso ohikoa ez den fenomenoa. Aldakortasun maila, 0,3 eta 0,03 magnitude bitartean dago, %3 eta %30aren arteko bariazioaren baliokidea, periodoa, 25 egunekoa delarik. Aldakortasun hori, sisteman laugarren izar baten existentziagatik dela proposatu da, baina, orokorrean, benetako arrazoia, izar nagusiaren azaleko [[izar aldagarri pultsagarri|pultsazioak]] direla uste da.