Soylent Green: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
Orrialde berria: {{Film infotaula oinarria | izena = Soylent Green | izenburu originala = Soylent Green | izenburua euskaraz = Soylent Green | urtea = 1973 | estreinaldia = 1973ko [[apiri...
 
t Robota: Testu aldaketa automatikoa (-batetan +batean)
34. lerroa:
Halere, ustekabean Thorn ''Soylent'' enpresako akziodun nagusia den William R. Simonson ([[Joseph Cotten]]) enpresaburuaren hilketa kasuaren inbestigazioan lanean ipiniko dute, enpresaburu hau bere bizilekuan hilta topatu dutelarik. Thorn etxebizitzara ikertzera joan eta hildakoaren gorpia odol putzu baten erdian topatuko du, buruan hainbat kolpe dituelarik. Toki hartan miaketa egin eta hozgailu bat ikusiko du, bere harridurarako berak bizitza osoan inoiz ikusi ez dituen elikagai eta janari naturalez bete-betea; hortaz gain, etxebizita osoan likoreak, [[ur]] beroko dutxa eta xaboia, eta liburutegi bat ere topatuko ditu. Gero Simonsonen maitalea den 21 urtetako Shirl ([[Leigh Taylor-Young]]) neskatila agertuko da, filman ironikoki ''altzaritegiaren zatia'' deitzen zaio, berarekin batera bere bizkairzaina den Tab Fielding ([[Chuck Connors]]) ere etorriko delarik. Thornek biei galdeketa egin eta Fieldingek zioeneze Simonsonek Shirl erosketara laguntzeko agindu omen zion, horregatik ez omen zegoen etxebizitza hartan enpresaburua erail zuten unean. Thornek biei joaten utzi bezain azkar etxebizitzako jana nahiz liburu pare bat bereganatu eta bere etxebizitzara itzuliko da. Jana eta liburuak bere adiskide Solekin elkarbanatuko ditu, orduan Thorn bere adiskidearen istorioak antzikotzat hartzen hasiko da.
 
Sol Rothe garai hartako bizimoduaz nazkaturik bere bizitzari amaiera emateko ''Etxea'' izeneko lekura joatea erabaki du, han bere gaztaroko mundu ederraren irudiak jarri eta bertan lasai hilko delarik, baina hil aurretik Thorni bere gorpuaren ibilbidea jarraitu dezala aipatzen dio. Thornek Sol adiskidearen gorpuaren ibilbidea ezkutuan jarraituko du, azkenean gizaki guztien gorpuen benetazko patu desatsegina bere begiz deskubrituko duelarik: gorpuak ezkutuko lantegi batetanbatean soylent orlegia elikagaia sortu eta ekoizteko prozesatuak dira. Filmaren amaierak benetazko egoera zein den erakusten du, baina ez dio horri inolako konponbiderik ematen.
 
== Aktoreak ==