Viriato: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
t r2.7.1) (robota Erantsia: ia:Viriatho
t Robota: Testu aldaketa automatikoa (-batetan +batean)
23. lerroa:
Aguiarren arabera, zenbait egun setiatuak eman ondoren, Viriatok hiritik aterako zituela promes egin zien bere aginduak jarraitzearen truke. Setiatutako gerlariak ados agertu ziren Viriatok proposatutakoarekin, eta hau erromatar armadaren aurka joan zen zuzenean, jarraian atzera egiteko, erromatarrak borrokarako prestatzen ari ziren bitartean. Lusitaniarren ekimenak erromatarrengan sortu zuen nahasmena probestuz, setioa aldi berean puntu askotatik apurtu ahal izan zuten. Viriatok lortutako garaipenak tribu konfederazioaren agintea eman zion, eta zenbait urtez bere agindupean borrokatu zuten.
 
Erromatar setioaren ondorengo egunetan, lusitaniarrek gerrilen taktika arrakasta handiz erabiltzen jarraitu zuten, eta Gaio Vetilio kontsula hiltzea lortu zuten, hau, erasoetako batetanbatean isolatuta geratuta zen bere armadako soldadu batekin nahastua zutenean.
 
Hurrengo kanpainetan zehar Viriatok [[Gaio Plautzio]], [[Klaudio Unimano]] eta C. Nigidio garaitu zituen. Alabaina, [[Kinto Fabio Maximo Emiliano]]k dakartzan tropek eta honen esperientzia militarrak, Viriato atzera jotzera behartu zuten, lusitaniarrek penintsularen hegoaldean dominatzen zituzten hiririk garrantzitsuenak eman behar izan zituztelarik.