Hatshepsut: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
ZéroBot (eztabaida | ekarpenak)
t r2.7.1) (robota Erantsia: kk:Хатшепсут
t Robota: Testu aldaketa automatikoa (-batetan +batean)
32. lerroa:
Bere burua behar bezain indartsu ikusi zuenean, ordurarte Errege Emazte Handi eta Jainkoaren Emazte zen Hatshepsutek, Tutmosis III.aren aurrean bere burua ere Bi Lurretako faraoi eta Amonen prima izendatu zuen, Hapuseneb buru zuten apaizen onespenarekin. Efektu kolpea bikaina izan zen. eta esperientziarik gabeko Tutmosis III.ari bere izeba eta amaordea zena gehiago zela onartzea besterik ez zitzaion geratu. Hatshepsut egiptoar historiako hirugarren erregina-faraoi ezaguna bihurtu zen.
 
Hatshepsutek bere karguko titulu maskulino guztiak bere egin zituen (''Zezen boteretsu'' titulua izan ezik), ordutik aurrera bere burua gizon bat bezala irudikaraziz eta gezurrezko bizarra jarriz. Ustegabeko elkargobernaritza bat ezarri zuen bere ilobarekin, Hatshepsut beti bere ilobaren gainetik egon zen arren, bigarren maila batetanbatean utziz, Tutmosis III.ak historian beranduago izango zuen paperarekin inongo zerikusirik ez zuena. Halakoa baitzen Hatshepsuten karisma eta izaera.
 
Hala ere, Hatshepsut ezin da ikusi usurpatzaile bat bezala, egileren batzuk egungo garaira ekarri duten ikuspegia. Bere garaian behintzat ez zen hala ikusi, hala izan balitz Hatshepsutek erraz ezabatuko baitzituen bere arerioak edo gerra zibil bat gertatuko baitzen. Tutmosis III.a ez zen jauregian sartuta egon, pentsatu izan den bezala, eta Hatshepsutek ere ez zuen eragotzi Tutmosis III.aren existentziari buruzko aipamenik egitea. Orduko gizarteak arazorik gabe onartu zuen egoera berria, eta Hatshepsutek egiptoar historia guztiko erregealdirik oparoenetako bat izan zuen, baita Hapuseneb eta Senenmuten laguntzari esker ere, itzalean zeuden benetako gobernariak.