Henry David Thoreau: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
No edit summary
t Robota: Testu aldaketa automatikoa (-batetan +batean)
10. lerroa:
[[Izadi]]arekin bat egiten duen bizimodu apal eta xumea aldarrikatzen zituen, eta ideia hauek jarraitu ezezik, praktikara eraman zituen.
Izan ere, 1845ko uztailaren 4tik 1847ko irailaren 6a bitartean, bi urte luze igaro zituen Walden basoan barrena bizitzen, bere eskuz eraikitako etxola batetanbatean. Bi urte hauen bizipen, arazo eta pasadizoen berri 1854. urtean argitaratu zen "Walden, the life in the woods" delako liburuan ematen du, bere lan ezagunena delarik. Liburu honetan hainbat gai lantzen ditu, betiere gizabanakoen beharrak neurtu eta beroiek hasetzeko beharrezkoa den lana aztertzen dituelarik.
Waldenen, lehendabizi gizartearen kritika zorrotza egiten hasten da. Bere ustez, behar baino erosotasun gehiagorekin hornitzen saiatzen da gizakia, eta jarrera horrek erraz saihestu daitezkeen hainbat betebeharretara darama. Bide honek alferrikako lanak besterik ez ditu ematen, eta bizitzaren funtsezko mamitik urruntzen omen gaitu. Bidegabekeri honetatik ateratzeko, Thoreauk naturarekiko elkartasuna, bakartasunean oinarria duen norbanako askatasuna aldarrikatzen ditu, eta bizimodu honen lan eta errentagarritasuna aztertu ere egiten du. Azterketa eta gizarte edo ekonomiari buruzko iritziak alde batera utzita, ondoren basoan eguneroko bizitzaren azalpenari ekiten dio; atal honetan izadia eta berorren boterea eta edertasunaren lilura dario hainbat orrialde.