Moulin de la Galette: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
t Robota: Testu aldaketa automatikoa (-XVII. mendea +XVII. mendea)
t Robota: Testu aldaketa automatikoa (-batetan +batean)
9. lerroa:
Jatorrian, barrutiak, bi errota zituen: Blute-fin eta Radet, lehen aldiz, [[1622]]an aipatzen direnak. [[XVII. mendea]]n, Debray familiak onibarra erosi eta errotan ekoiztutako hirinaz bizi izan zen. Aldi berean, han inguruan ibilaldian zebiltzanei, opil bat ematen zieten (zekalezko ogi bat) eta baso bat esne eskaintzen zieten. Paristarrak sarri joaten ziren bertara, bereziki igandetan, inguruaz eta bertan egiten zen ogi bikainaz gozatzeko.
 
Elezaharrak dioenez, [[1814]]ko iraultzan, Debraytarren ondorengoen anaia txikiak, zatitua eta errotaren besoetako batetanbatean iltzatua amaitu zuen, [[kosako]]en erasotik defendatzen saiatu zenean. Berrezarpenaren ondoren, bere semeak, Nicolas-Charles Debrayk, errota, lorategidun dantzaleku bihurtu zuen.
 
Montmartrek bere garai dizdiratsua bizi du, belle epoque deritzonean, jende bohemioa han finkatzen da, muinoan, eta bertako atelier, kafetegi eta kabaretetara joateko ohitura du. Le Moulin de la Galette, ikuskizun gune bihurtu eta bere osagaietako bat galtzen du: le Radet. Ondoren, le Moulinek, beste erabilera batzuk izan zituen, zinetoki bihurtu zen, eta, denbora batez, Frantziar Irrati-Telebista bulego bat izan zen. Gaur egun, beharbada auzoaren harmonia errespetatzeko, berriz kabareta da.