Estigia: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
t r2.5.2) (robota Aldatua: fa:استیکس
t Robota: Testu aldaketa automatikoa (-batetan +batean)
3. lerroa:
 
== Mitoa ==
Estigia, bere ibilgua infernuan amaitzen zen [[Arkadia]]ko [[iturri]] batetanbatean bizi zen. [[Hesiodo]]k, ozeanide guztietatik, handiena eta errespetatuena zela dio. [[Palas (mitologia)|Palasekin]] lau seme izan zituen: [[Nike (mitologia)|Nike]], [[Kratos]], [[Bia]] eta [[Zelo]]. Zerrenda honi, Higinok, [[Eszila]] [[munstro]]a gehitzen du. Beste egile batzuk, [[Apolodoro Atenasekoa]]k bezala, [[Persefone]] ere hartzen dute Estigiak [[Zeus]]ekin izandako alabatzat, [[Demeter]]ren alabatzat beharrean, eta, betidanik, behe munduko jainkosa izan zela esanez. [[Pausanias (geografoa)|Pausaniasek]], [[Peiras]]ekin, [[Ekidna (mitologia)|Ekidnaren]] ama ere izan zela dio.
 
[[Titanomakia]]n (edo olinpiar jainkoen titanen aurkako gerran), Estigiak bere aitaren aholkua jarraitu zuen, eta, hilezkorren artean, Zeusi laguntzen lehena izan zen. Sari bezala, honek ohorez bete zuen, bere semeak hartu zituen bere segizioan, eta Estigiaren izena sakratu bihurtu zuen, jainkoek, Estigiaren izenagatik, bere zinegite solemneenak eginez. Jainko batek, Estigiaren izenean zin egiten zuenean, [[Iris (mitologia)|Irisek]], bere urarekin urrezko kopa bat betetzen zuen. Bere zina betetzen ez zuenak ur hau edaten zuen, ahotsa eta arnasa, Urte Handi batez galduz, hau da, bederatzi urtez, eta beste bederatziz, jainkoen oturuntza eta biltzarretatik kanporatua zen.
11. lerroa:
Elezaharrak, Estigiak, bertan sartzen zen edozein gorputz atal hilezkor bihurtzen zuela ere badio. Honela, [[Tetis (nereida)|Tetisek]], bere seme [[Akiles]] bainatu zuen ibaian, eta honek hilezkortasuna eman zion, orpoan izan ezik, bere amak, gorputz atal honetatik eutsi baitzuen ibaian sartu zuenean, eta, honela, bere puntu ahul bakarra bihurtu zena.
 
Ibai bezala, Estigia, bizien mundua eta hilen mundua, Hadesaren arteko muga zen, azken hau, bederatzi aldiz inguratzen zuelarik. Estigia, [[Flegetonte]], [[Akeronte]] eta [[Kozito]] ibaiak, Hadesaren erdian elkartzen ziren, [[zingira]] handi bat eratuz. Modu herrikoian, Estigia, batzuetan [[Karonte]]k eta besteetan [[Flegias]]ek gidatutako txalupa batetanbatean zeharka zitekeela uste zen, baina, iturri klasiko gehienek, lehenak, Akeronte ibaia, eta, bigarrenak, Flegetonte ibaia zeharkatzen zuela diote.
 
Antzinatean, Estigia, [[Ukraina]] eta [[Errusia]]ren arteko muga adierazten zuen ibaia zela esaten zen, [[Kerch]] hiritik gertu. Ukraina bizien aldean egongo litzateke, eta Errusia hildakoen aldean.