R2-D2: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
ZéroBot (eztabaida | ekarpenak)
t r2.7.1) (robota Erantsia: uk:R2-D2
t Robota: Testu aldaketa automatikoa (-batetan +batean)
11. lerroa:
R2-D2k [[Padmé Amidala]] salbatu zuen, [[Merkataritza federazioa]]ren blokeo batetik ihesean zihoazenean, eta [[Tatooine]] eta [[Koruskant]] planetetarako bere bidaiaren gainontzeko zatian lagundu zuen. Naboora itzuli zirenean, R2-D2, [[Anakin Skywalker]]rek Merkataritza federazioaren ontzi nagusiaren barrenetan sartu eta ontzia erabat suntsitzeko erabili zuen ehiza ontzi txikiko nabigariaren tokian sartu zen.
 
R2-D2, Padmé eta Anakinekin batera joan zen euren bidaia osoan zehar hamar urte beranduago Tatooine eta Naboora, senatariak jasandako erahiltze saiakeretatik ihes egiteko. C-3POrekin batera, [[Geonosis]] planetan amaitu zuen, non Padmé Amidalari bizia salbatu zion, eta, ondoren, C-3PO berreraiki zuen [[Geonosiseko Harea]]n. Honen ondoren, Anakin lagundu zuen gudu askotan, kristphsisekoan kasu. Honi eta bere padawanari jabba huttaren semea aurkitzen lagundu ondoren, Anakinen laguntzaile gaiztoa suntsitzen lagundu zuen. Handik gutxira, aireko gudu batetanbatean, Skywalker jeneralaren ontziak eztanda egin zuen, droidea grievous jeneralaren eskuetan utziz, anakinek erreskatatuko zuena, gudu esfera separatista bat suntsitzen laguntzeaz gain. Handik gutxira, [[Anakin Skywalker]]ri eta [[Obi-Wan Kenobi]]ri, kantzilerra erreskatatzen lagundu zien.
 
Urte batzuk beranduago, R2-D2 eta C-3PO, [[Alderaan]] planetako Errege etxeko zati eta [[Raymus Antilles]] kapitainaren jabetzakoak izatera pasa ziren. [[Darth Vader]]rek [[Tantive IV]]a eraso zuenean, aipaturiko bi droideek, ihes egitea lortu zuten, [[Leia Organa]] printzesak, R2-D2ri, honen barnean, [[Heriotzaren Izarra]]ren planoak jarri ondoren.
 
Tantive IVtik ihes kapsula batean irten ondoren, biak, Tatooine planetan erori ziren, non [[Luke Skywalker]]rek eta honen osaba [[Owen Lars]]ek erosi zituzten. R2-D2, Luken etxaldetik gertuko etxe batetanbatean bizi zen Obi-Wan Kenobiri planoak eramateko bere misioan irten zen, eta, honela, Galaxiaren patua adierazi zuen. Luke Skywalkerren osaba-izebak, Inperioko soldaduek exekutatu zituzten. [[Inperio Galaktikoa]], bi droideen bila ari zen, Luken etxaldera eraman zituena.
 
Honen ondoren, R2-D2, Aliantza Errebeldean barneratua izan zen, eta, Luke Skywalkerren [[X Wing]] ontziko nabigari bezala, Heriotzaren Izarraren suntsipenean lagundu zuen. Honela, C-3PO, [[Han Solo]], Leia Organa eta [[Chewbacca]]rekin jarraitu zuen errebeldeen alde eta Inperio Galaktikoaren aurka egiten.