Askalafo: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
ArthurBot (eztabaida | ekarpenak)
t r2.6.3) (robota Aldatua: hu:Aszkalaphosz (Arész fia)
t Robota: Testu aldaketa automatikoa (-batetan +batean)
6. lerroa:
[[Hades]] behe munduko jainkoak, [[Persefone]] bahitu zuenean, [[Zeus]]ek bere amarekin egoteko askatasuna emateko agindu zion, Demeterrek, bere alaba berreskuratu ezean, lurra antzu utziko zuela promes egin baitzuen. Hadesek, baiezkoa eman zion, baina baldintza batekin: Persefonek, honek Hadesean eman zuen denboran, ez zuen ezer jan behar izan, hilen janaria probatzen zuenak, ezin baitzuen bizira itzuli. Persefone, bere amaren ondora itzultzeko prestatzen ari zen, Askalafok, Persefone [[mingrana]] zati bat jaten ikusi zuela adierazi zuenean, eta, beraz, Persefone bere senarraren ondoan geratu behar izan zen. Azkenean, Demeterren kexu eta mehatxuen ondoren, Zeusek, Persefonek urtearen heren bat (negua) Hadesean pasa beharko zuela adierazi zuen. Beste egile batzuen arabera, urtearen erdia zen Hadesean pasa behar zuena, eta bere amarekin gainontzeko guztia (udaberria eta uda, greziarrek hiru [[urtaro]] bakarrik zenbatzen baitzituzten).
 
Esan zuenarentzako zigor bezala Demeterrek, Askalafo harri handi baten azpian sartu zuen. Askalafok, bertatik, Herakles Hadeserako bisita egitera joan zenean bakarrik irten ahal izan zuen. Baina, orduan, Demeterrek, belarri laburreko hontz batetanbatean bihurtu zuen, ordutik, iluntasunean zaintzen aritzen den animalia. Ovidioren arabera, Persefone bera izan zen Askalafo hontz batetanbatean bihurtu zuena, [[Flegetonte]] ibaiko urarekin zipriztinduz.
 
Elezahar honek, beranduagoko [[Askalabo]]ren aldaera bat dirudi, Demeterrek [[musker]] bihurtu zuena, berataz trufatzeagatik. Nahasketa, [[greziera]]z, hontza eta muskerra adierazten dituzten hitzen antzekotasunagatik etorriko litzateke.